GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2007-02-02
Xabier Izaga
Herritarren bultzada

Prozesu etena? Prozesu hila? Izatera iritsi ez zen prozesua...? Bego. Are garrantzitsuago: Zergatik eten zen? Zergatik hil zen? Edo zergatik ez zen izatera iritsi? Sintoma kaskar batzuk ikusita geunden, baina ez genuen ilusioa zapuztu nahi. Esate baterako «Espainiar gizarteak eskuzabala izaten jakingo luke halako baldintzak betez gero» bezalako esaldiak, diskurtso-edergarri esanda ere. Abiapuntu txarra da, ustezko nagusitasun politiko eta moralaren adierazle baita, eta ukatu egiten baitu beste aldearen sufrimendua.

Argi dago prozesua izan dadin, hartan parte hartuko duten alde guztien borondatea behar dela. Argi egon beharko luke elkarrizketa prozesu batean solaskideek berdintasun egoeran egon behar dutela. Eta mehatxupean eta erasopean dagoena ez dago berdintasun egoeran. Zenbaitek esango dute Barajaseko atentatuaz geroztik mehatxupean dagoela parte bat. Hala da, besteak mehatxupean segitzen duen bezala, duela bederatzi hilabete eta askoz lehenago bezala, eta horretara nolabaiteko «berdintasun» egoeran daude, prozesuak aurrera egiteak galarazten duen berdintasun egoera absurduan.

Zenbait politikarik onartu du zerbait gaizki egin dutela... besteek. Beste zenbaitek, ordea, zerbait gaizki egin dutela guztiek. Eta hori, nahikoa ez bada ere, gaizki eginetatik ikasteko jarrera egokia da.

Prozesua, hain ilusio handia sorrarazteko gai dena, baina ilusioa baino askoz gehiago sorrarazi behar lukeena, noren kontua da, ordea? Politikariena, edo Estatuarena (Estatua denok garela eta horrelako txantxak alde batera utzita) baino ez? Haien beharrizana da, bai, herritarrak zerbitzatzeko baina; herritarrak eta ez beren interesak.

Aipatu izan da gizartearen bultzadaren beharra. Baina beharrak eginera jo behar du aseko bada. Hala ulertu dutela dirudi Milakabilaka ekimena abiatu dutenek. Milakabilaka ez da inongo alderdiren, inongo joeraren ekimena; hainbat alderdi eta joeratako jendea dago, baina nork bere burua baino ez du ordezkatzen. Jende ezagunak abiatu du, horregatik dakigu ekimen plurala eta zintzoa dela. Ez du inongo alderdi edo joeraren aldarrikapenik egingo, zenbaiten ustez elkarrizketa, Euskal Herria errespetatzea eta bakea aldarrikapen alderdikoiak diren arren.

Gizartea da normalizazio politikora eta bakera eramango gaituen prozesuaren bermerik onena. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina»
Euskal Herria
Conceden la libertad condicional a Filipe Bidart
Iritzia
Si París quiere, Madrid puede
Mundua
José Bové confirma que se presentará a las presidenciales francesas
Jendartea
«Aquí se hace la sidra sin estudiar antes las variedades de manzana»
Euskal Herria
La izquierda abertzale destapa nuevos episodios de espionaje
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss