GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2007-02-02
Laura Mintegi, Fito Rodriguez, Asier Serrano (*)
Iñaki de Juana bisitatu ostean

Heldu baino lehenago, 12 de octubre ospitalean zegoen baten deiak ohartarazi gintuen ohi baino polizia eta komunikabide gehiago zegoela eta arean urduri jartzen hasi ginen. Autoa ez genuen ospitaleko aparkalekuan utzi, ultraeskuindarren beldur. Ospitaleko sarreran Espainiako hainbat komunikabide genituen zain. Bisitatik irten arte ez genuela adierazpenik egingo eta barrura sartu ginen. Ultraeskuindarrik ez (agerian). Euskal Herritik sei lagun joan baginen ere, hiruk baino ez geneukan sartzeko baimena eta horretan oso zorrotzak izan ziren bertan zeuden lau poliziak. Aurrez izena eta Espainiako nortasun agiriaren zenbakia eman zutenak baino ez. Iñaki de Juana Chaos gela txiki batean daukate, kanpotik baino zabaldu ezin den ziegela batean. Oheari lotuta daukate, esku bietatik eta hanketatik. Sudurretik sartutako hoditxo baten bidez elikatzen dute, baita zainetatik ere. Buruan ez du ilerik eta akaso gaur, bigarren gose grebaren 89garren egunean, 55 bat kilo izango ditu gose grebetan hasi aurretik 90 zituenak. Irakurri eta entzunda genuen zein egoeratan zegoen baina ikusteak erabat jota utzi gaitu. Geure buruak aurkeztu eta eskua estutu diogu. Barre egin du eta eskerrak eman dizkigu. «Fisikoki ahul banago ere, badakusazue, neure buruaren jabe naiz eta aurrera egiteko erabat sinetsita nago. Euska Herrira libre itzuli arte baino ez dut neure borondatez jango, oraingoan ez naute engainatuko. Aurreko gose greba utzi egin nuen Gobernu espainolak konpromezu zehatz batzuk agindu zizkigulako. Ez zituen bete eta berriro gose greban hastea beste aukerarik ez zidaten eman. Orain hemen nago, gogoz eta gorputzez bortxatua. Medikuek, etorri eta bizitzarik gabeko haragi puska baten antzera artatzen naute, nik ezetz esaten diet, ez diedala baimenik ematen nire gorputzarekin gura dutena egiteko eta hala ere, egin egiten dute, gura du- ten guztia. Guztiz umiliagarria egiten zait, egunero sumintzen naute. Zer egin behar dut nire borondatea errespeta dezaten?

Gobernu espainolak eta epaileek ez dute ni hiltzea gura eta ez dida- te gose greba muturreraino egiten utziko. Horregatik puzten naute. Egunero 1.200-1.400 bat kaloria sartzen dizkidate eta esan berri didate sei edo zortzi astean horrela edukiko nautela. Baina badakite indarrez elikatzeari uzten di- otenean berriro utziko diodala jateari eta orduan pisu gutxiagorekin hasiko dudala greba honen beste ziklo bat eta orduan bat-batean hiltzeko arriskua handiagoa izango dela. Konturatu dira nire erabakia irmoa dela eta beldur dira. Kanpora zoaztenean, komunikabideen aurrean nire berri eman behar duzuenean, azpimarra itzazue bi gauza horiek: Euskal Herrian libre egon arte baino ez dudala jango eta bortxatua sentitzen naizela, gogoz eta gorputzez. Eta ez ahaztu nire egoera muturrekoa bada ere, asko garela Espainiako justiziaren aurrean babesik gabe gaudenak eta nireak jurisprudentzia ezartzen badu, Espainiako justiziak, idatzi duenaren historialaren arabera, iritzi artikuluak idazteagatik zigorrak eskatuko dituela».

Egilea edozein delarik ere, egunkari batean bi iritzi artikulu idazteagatik 96 urteko kartzela zigorra eskatu eta 13koa ezartzea ezin dugu inolaz ere onartu, ez hitza lantresnatzat dugunok ez gatazka politiko baten amaiera bultzatzen ei duten eragile politikoek eta, are gutxiago, herritarrok. Hori salatzera joan ginen Madrilera gu eta kulturgintzan diharduten beste mordo baten atxikimenduak. Hori salatzera itzuli ginen Euskal Herrira; baina baita Iñaki de Juana hil ez dadin herritarron esku dagoen guztia egin behar dugula aldarrikatzera. Iñaki de Juana Chaosen irribarrea eta duintasuna ekarri ditugu bueltako bidaian, tamainako injustiziari aurre egiteko beste biderik ez duen pertsona baten duintasuna ekarri dugu. Gainontzekoa ekartzea baino ez dugu falta. -

(*) Laura Mintegi, Fito Rodriguez, Asier Serrano, Iratxe Retolaza, Lutxo Egia eta Gotzon Barandiaran


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina»
Euskal Herria
Conceden la libertad condicional a Filipe Bidart
Iritzia
Si París quiere, Madrid puede
Mundua
José Bové confirma que se presentará a las presidenciales francesas
Jendartea
«Aquí se hace la sidra sin estudiar antes las variedades de manzana»
Euskal Herria
La izquierda abertzale destapa nuevos episodios de espionaje
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss