GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-02-02
IAk epaiketa salatu eta Segiren lana babestu du

DONOSTIA

EHUk Ibaetan duen unibertsitatean egindako agerraldian, Jarrai-Haika-Segiren aurkako epaiketa salatu zuen herenegun Ikasle Abertzaleak mugimenduak. Urtarrilaren 19an, Auzitegi Goren espainolak gazte erakunde horiek terroristatzat jotzen dituen epaia eman zuen. IAren iritziz, «inongo auzitegi arrotzek» ezin ditu legez kanpo utzi herri honetako kolektiboek garatzen dituzten dinamikak. Haren esanetan, horrelako ekintzek gazteria kontrolpean edukitzea dute helburu, eta gazteak etorkizuna direla oroitarazi du.

Ikasle mugimenduak honakoa azaldu du: «Kritikotasuna eta eraldaketarako grina isilarazteko hamaika neurri hartuak dira, eta epaiketa hori beste bat gehiago da». Segi erakundearen urteetako jarduna goraipatu du, eta «independentziaren aldeko lan politikoa» egin duela azaldu. Bide batez, «zilegitasun osoa» aitortu nahi izan dio aipatutako ibilbide horretako jarduerari.

Alde horretatik, gazte erakundearen izaera politikoa aitortu eta harekin orain arte izandako harremanari eusteko asmoa adierazi du. Izan ere, IA erranetan, «agintari atzerritarren erabakiek» ez dute oztopatuko Ikasle Abertzalaken «dinamika eta interlokuzioa».

Elkarretaratzea igandean

Ondorioz, Segi erakundeari babesa helarazi dio, eta epaiketa salatu nahi izan du. La- nean segitzeko konpromisoa berretsi eta «antolatzeko, adierazteko eta kolektibo gisa jarduteko eskubideak lortu arteko borrokan tinko mantentzeko» asmoa zabaldu du.

Bestalde, EAE-ANVk ere Segiren aurkako epaiaren inguruan adierazpenak egin ditu. «Estatu espainiarrak Segiren aurka erabilitako jazar- pena euskal gazteria osoari zuzenduta dago, hau beldurtu eta indargabetzeko asmoz». Hau dela eta, igandean Bilboko Areatzan izanen den elkarretaratzea babesten duela adierazi du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina»
Euskal Herria
Conceden la libertad condicional a Filipe Bidart
Iritzia
Si París quiere, Madrid puede
Mundua
José Bové confirma que se presentará a las presidenciales francesas
Jendartea
«Aquí se hace la sidra sin estudiar antes las variedades de manzana»
Euskal Herria
La izquierda abertzale destapa nuevos episodios de espionaje
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss