GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-02-02
Bakearen alde «mugitzeko» deia egin du biharko Bilboko Apezpikutzak

BILBO

Elkarretaratzea deitu du bi- harko Bilboko Apezpikutzak Santiagoko Katedralaren aurrean, 18.00etan. Atzo bertako agintari nagusi eta Apezpiku-batzar espainoleko buru den Ricardo Blazquezek iragarri zuenez, helburuak bakearen alde «mugitzea», «urratsak ematea» eta «orain arte landu ez diren bideak zabaltzea» dira.

Mezu hori biltzen duen adierazpena ezagutzera emango du ekitaldian Ricardo Blazquez apezpikuak. Izan ere, «gure herriak hainbeste maite duen bake iheskorrari begira egoera zai- lean gaude», eta hori da bere ekimenaren funtsa.

Ricardo Blazquezek ziurtatu zuenez, biharko elkarretaratzeak «ez garela ikusle soilak, era batera edo bestera, protagonistak ere bagarela» islatu nahi du. Eta horrekin batera, baita «indarkeriazko gatazka hau ez dagoela kristau komunitatetik kanpo, Elizaren barruan ere eragina izan du-eta».

Oraingoz zehaztu ez dituen «mugimenduak» eskatuko omen ditu apezpikuak bere mezuan. Izan ere, atzo nabarmendu zuen, «bakerantz doan bideak mugitzea exijitzen duela» eta «begirada kritikoa eskatzen duela: iraganari kupidarik gabe begiratu behar zaio, orainaldiari samurtasunez eta etorkizunari konfiantzaz», gai- neratu zuen.

Elizak bakearen alde askotan egin duela erantsi nahi izan zuen. Horren adibide gisa, Urkiolara egindako hiru ibilaldiak, Bilboko Erakustazokan egindako «zortzi orduko topaketa» eta Armentian egin zen «Guztien artean, guztiontzako bakea» ekitaldia jarri zituen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina»
Euskal Herria
Conceden la libertad condicional a Filipe Bidart
Iritzia
Si París quiere, Madrid puede
Mundua
José Bové confirma que se presentará a las presidenciales francesas
Jendartea
«Aquí se hace la sidra sin estudiar antes las variedades de manzana»
Euskal Herria
La izquierda abertzale destapa nuevos episodios de espionaje
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss