GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-02-02
- Athletic
Erizaindegia hutsik uztea ezinezkoa denean
·Yeste eta Javi Martinez osatu diren arren, Garmendia da orain kolokan dabilena

BILBO

Denborak erakutsiko du Athleticen meritua zenbaterainokoa den. Urte latza ari da pasatzen eta hala ere, itxaropentsu begiratzen dio etorkizunari. Taldeak konfiantza du, emaitzek horretarako beta ematen diote-eta. Aste honek lesionaturik dauden jokalariak berreskuratzeko balio beharko luke, baina ezinezkoa dirudi. Erizaindegia beti dago gainezka, bat ez bada bestea erortzen baita.

Nahiz eta Manek hamaikakoa nahiko definiturik izan, jardunaldi guztietan buruhausteren bati egin behar izaten dio aurre. Betisen kontrako partida prestatzerakoan ere antzeko zerbait gertatu zaio.

Esaterako, Yestek ez zuen, ez astelehenean ezta asteazkenean ere, gainontzeko taldekideekin batera entrenatu, baina atzoko lan saioan jokatzeko prest dagoela erakutsi zuen. Lehen arazoa konpondua. Javi Martinezek ezin izan zuen Anoetako derbia jokatu orkatilan bihurritua izan baitzuen Valentzian igarotako egonaldian. Hala ere, azkar osatu da eta igandean San Mamesen izango da, Casasekin gertatu den bezala.

Lafuentek ere, dagoeneko, begian jasotako kolpea ahaztua daukala dirudi eta deialdian sartzeko borrokan dihardu.

Baina azken aldian arrunta bilakatu den ustekabea gertatu zen atzo. Joseba Garmendiak ezin izan zuen lan saioa bukatu koadrizepsean mina sentitu zuelako. Basauriarrak eskuko atzamar bat ere apurtua dauka eta igandean jokatzeko moduan egotea zaila izango da, nahiz eta froga gehiago egingo dizkioten lesioaren garrantzia zehatz ezagutzeko.

Arrazoizko azalpena?

Ezbehar horren ondorioz, azken partidako hamaikakoa errepikatzea ezinezkoa izango da eta, ziur asko, Javi Martinezek beteko du, eskuin hegalean, Garmendiaren tokia. Casasek bestalde, Javi Gonzalez ordezkatuko luke defentsaren ezkerraldean.

Bere web orrialdean argitaratutakoaren arabera, une honetan lehen taldeko zortzi jokalarik ­Tiko, Orbaiz, Luis Prieto, Ustaritz, Lafuente, Garmendia, Joseba Etxeberria eta Javi Martinez­ dute arazo fisikoren bat eta egoera horren arrazoiak aurkitzea zaila da. Futbolariek lesioak izatea derrigorrezkoa da, baina hainbeste ematen direnean arrazoiren bat ba al dago? kasualitatea? zorte txarra? edo zerbait gehiago dago?



Urzaiz: «No es una final»

BILBO

El Athletic mira al futuro con optimismo y confianza en sus posibilidades tras la racha de resultados positivos encarrilada con Mané. Por ello, Ismael Urzaiz consideró ayer que el partido ante el Betis del domingo «no es una final» pese a tratarse de un rival directo. «Le doy la misma importancia que a todos los partidos, porque aunque se trata de un rival directo estamos aún a mitad de competición. Tiene su importancia, pero tampoco vamos a considerarlo una final». El delantero navarro manifestó que concede mayor trascendencia a «conseguir la segunda victoria» en casa. «San Mamés es nuestro debe y es lo que tenemos que mejorar».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina»
Euskal Herria
Conceden la libertad condicional a Filipe Bidart
Iritzia
Si París quiere, Madrid puede
Mundua
José Bové confirma que se presentará a las presidenciales francesas
Jendartea
«Aquí se hace la sidra sin estudiar antes las variedades de manzana»
Euskal Herria
La izquierda abertzale destapa nuevos episodios de espionaje
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss