- ACB
Liga prestatzen ari dira Bruesa eta Bilbao Basket
DONOSTIA
Tau Baskoniak ACB ligaz gain Euroligan betebehar dezente daukan artean, Bruesa GBCek eta Lagun Aro Bilbao Basketek asteburuko partidak dituzte gogoan, nahiz eta iganderako oraindik apur bat falta, biek ala biek igande eguerdian jokatuko baitute.
Talde donostiarra da bietatik etxean jokatuko duena, Malagako Unicajaren aurka, hain zuzen ere. Azken asteetan Mulaomerovicen fitxaketaren inguruko zurrunbiloa atzean utzirik, oraindik ere merkatuari begira dabiltzala aitortu zuen atzo Porfirio Fisac entrenatzaileak.
«Fitxaketen kontua gaizki dabil. Aukera batzuen atzetik ibili gara, baina gauzak oso zail daude. Marko Popovic eta beste pare baten atzetik ibili gara. Popovic, esate baterako, merkatuan dago, Zalgirisek kontratua eten diolako, baina bere prezioan badirudi baten batek gure kontura etekin handia atera nahi duela. Ezin dugu, bada, dirua edonola bota. Bestelako aukerek, bestalde, ez dute hemen daukaguna hobetzen eta esan izan dugu inor baletor, kalitate aldetik jauzi handi bat emateko izan beharko lukeela, ez besterik gabe».
Iganderako, ardura erakutsi zuen Bradley dela-eta. «Oso kezkatuta gaude Bradleyrekin. Bizkarrean gainkarga dauka eta gaur atzo ezin izan du batere entrenatu. Ikusiko dugu iganderako osatzen den», ezan zuen.
Bestalde, Bilbao Basketeko jokalariak ohiko errutinara itzuli dira, bezperan Durangon entrenatu eta gero. «Gustagarria da jende gaztearekin entrenatu ahal izatea», azaldu zuen Roman Montañezek. «Lan egun berezia izan zen».
Txus Vidorretarenek igande eguerdian Etosa Alican- teren aurka jokatuko dute, Centro de Tecnificación pabilioian.
|