GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-02-02
-Urrezko Aizkora -
Lopez-Nazabal eta Arrospide-Mugertza neurtuko dira lehenengo finalerdian
·Bi biko horiek bihar arratsaldean lehiatuko dira Dulantziko kiroldegian

DONOSTIA

Urrezko Aizkorako lehenengo finalerdia bihar bertan jokatuko dute Dulantzin, 17.00etan. Han, Nazabal-Lopez Arrospide-Mugertzaren aurka neurtuko dira. Norgehiagoka hori ETB1 telebista kateak zuzen-zuzenean emango du.

Finalerdi estua izango da. Askorentzat Nazabal eta Lopez dira faborito, baina kontuz ibili beharko da Mugertzarekin eta Arrospiderekin. Bi aizkolariak oso ongi moldatzen dira, eta iaz egin bezalaxe, aurten ere finalerako bidea egin nahi dute. Arrospiderentzat lan egokia da, baita Mugertzarentzat ere, eta haiek menderatzeko lana beltz egin beharko dute.

Nafarroako bikoan Nazabalek egiten ditu aldeak. Gakoa Lopezen lanean dago. Besteak baino gutxiago da, baina oso ongi prestatuta omen dago, eta horrelaxe erakutsi zuen joan den ostiraleko saioan. Neurketa oso estua izatekoa da, eta faborito garbirik badagoela esatea oso zaila da.

Aizkolariek orain arte egin duten lan bera egin beharko dute. Hasteko, 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtuko dira. Biko bakoitzean, aizkolari bakoitzak enborraren alde bat moztu beharko du.

Bigarren lanean, erlojuz kontra arituko dira, eta bina 45 ontzako moztu beharko dituzte. Aizkolari bakoitzak enbor bat moztu beharko du. Hirugarren lanean, zutik eta biko bakoitzeko bi aizkolariak batera direla, bueltan bi metro dituen enborra erdibitu beharko dute.

Laugarren lanean, oinbiko enbor bat txanda librean ebaki beharko dute, eta azkenik, bi kana-erdiko eta lau 60 ontzako txanda librean erdibitu beharko dituzte. Lan guztiak burutzen denborarik gutxien pasatzen duen bikoteak jokatuko du finala. Beste finalerdia hilaren 11n izango da, eta bertan, Larretxea eta Barberena Peñagarikanoren eta Olasagastiren aurka neurtuko dira.

Asteburuan badago besterik, ordea; 23 urtez azpikoetan, lehenengo faseko azkeneko neurketa jokatuko dute bihar bertan, baina oraingoan Legutianon izango da, 12.30ean. Bertan, Mugertza anaiak Amillanoren eta Kañamares II.aren aurka neurtuko dira. Irabazten duenak finalerdiak jokatzeko txartela eskuratuko du.

Mugertza anaiak dira egungo txapeldunak, eta haiek aterako dira saioa irabazteko faborito. Orain arte, bi biko horiek Atutxa II.aren eta Aldaperen aurkako saioak galdu dituzte, eta horregatik, finalerdietan izan nahi duenak nahitaez irabazi beharra dauka. Hemen ere hainbat proba egin beharko dituzte, eta denak egiten denborarik gutxien pasatzen duen bikoak lortuko du finalerdietako txartela.

Finalaren atarian, Rekondok eta Eratsunek beste multzoko onenak izango dituzte itxaroten. Beste finalerdia ere erabakita dago, eta bertan Atutxa II.a-Aldape Larretxea lehengusuen aurka izango dira.

Aditu guztien ustez, joan den urteko final bera izateko arrisku handia omen dago. Iazko finalean Atutxa II.a-Aldape eta Mugertza anaiak izan ziren. Aurten, ordea, oraindik ere erabakitzeko dago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina»
Euskal Herria
Conceden la libertad condicional a Filipe Bidart
Iritzia
Si París quiere, Madrid puede
Mundua
José Bové confirma que se presentará a las presidenciales francesas
Jendartea
«Aquí se hace la sidra sin estudiar antes las variedades de manzana»
Euskal Herria
La izquierda abertzale destapa nuevos episodios de espionaje
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss