GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2007-02-02
- Erremontea
Javier Urriza, pilotaria beste ezeren gainetik
Ez da erabaki erraza izan Javier Urriza nafarrarentzat, palan munduko txapeldun bi aldiz izandakoarentzat, bere betiko jokamoldea alboratu eta erremontean jokatzeari ekitea. Profesional mailan jokatutako lehen bi partidak galdu egin dituen arren, gora egiteko ilusioz dago, batez ere, erremontean «gustura» jokatzen duelako.

Pilotari gazte baten debutak ez zuen aspaldian erremontearen munduan horrenbeste hauts harrotu. Javier Urriza Torres iruindarrak urtarrilaren 27an jokatu zuen bere lehen partida profesional mailan Huarteko Euskal Jai Berri pilotalekuan, eta hiru egun beranduago Galarretan, bere estreinako partida jokatu zuen. Garrantzia gehiagorik izango ez lukeen gertakaria, baldin eta Urriza pala motzeko munduko txapelduna eta jokamolde horretan etorkizun oso oparoa izan zezakeen mutila izan ez balitz.

«Aldaketa hau egitera bultzatu nauten arrazoiak dezente izan dira. Enpresak orain dela urtebete nire egoeraz galdetu zidan, eta ordutik oso ongi tratatu nau. Entrenamendu batzuk egin genituen eta gustura jokatzen nuela ikusita, aurrera jarraitzea erabaki nuen. Profesional izateko ere eskaintza oso ona egin zidaten eta, gainera, erremonte profesionalaren egoera palarena baino hobea dela iruditzen zaidanez, baiezkoa eman nien», azaldu du.

Adituek asko nabarmendu duten beste ezaugarri bat, Urrizak pilota palaz jotzeko zuen posturarena da. «Pilota goiko posturan jotzea zaila da eta niri nahi gabe irtetzen zitzaidan. Hori erremonterako oso erabilgarria da», nabarmendu du Javierrek. Zenbaitek joera hori gaztetxotan tenisean jokatu izanari egotzi izan dio, baina Urrizak ez du hori hain argi: «Tenisean jokatu nuen bai, baina niri kirol ia guztiak gustatu izan zaizkit. Saskibaloian ere urte askoan jokatu nuen, adibidez.».

Normala den moduan moldaketa ez da erraza izaten ari eta horren adibide, orain arte jokatu dituen bi partidak galdu egin dituela ­35-31 Olazarrekin Uterga-Zubizarretaren kontra eta 30-26 Etxeberriarekin Iribarren-Martinez I.aren aurka­. Hala ere, aurrelari nafarra pozik dago orain arte egindako hobekuntzarekin eta denbora pixka bat behar duela dio. «Kike Elizalderekin asko entrenatzen dut eta apurka joan behar dut. Oraindik paretan jokatzen ikasi beharra daukat eta neurriak hartzen. Lehen bi neurketak kontuan hartuta, Galarretan gusturago ibiliko naizela uste dut, Euskalen pilotak paretan askoz gehiago irristatzen duelako. Hala ere, urte beterako kontratua daukat eta epe hori hartu nahi dut benetan non nagoen eta zer etorkizun izan dezakedan ikusteko», esan du zintzoki Urrizak.

Erremonteko izar handiekin jokatzea «oso urrun» ikusten du oraindik eta argi dauka Nafarroak eman dituen figura guztiak «eredu» direla eta izan behar dutela bera bezalako «hasiberri» batentzat. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Errepresioa indartsua da, baina indartsuagoa da herri honen borrokatzeko grina»
Euskal Herria
Conceden la libertad condicional a Filipe Bidart
Iritzia
Si París quiere, Madrid puede
Mundua
José Bové confirma que se presentará a las presidenciales francesas
Jendartea
«Aquí se hace la sidra sin estudiar antes las variedades de manzana»
Euskal Herria
La izquierda abertzale destapa nuevos episodios de espionaje
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss