GARA > Idatzia > Gutunak

Zarraoa, aski da!

Lander Labajo

 Zarraoak esan du ezin diola herrian aldarrikapen bihurtu den arazoari zintzo eta ganoraz erantzun. Pasa den domekako manifestazio osoan zehar, herriaren nahia besterik ez zen aldarrikatu, bai, herriaren parte handi baten nahia. Eta bai, beste herrietako elkartasuna ere jaso genuen. Zuk hainbeste aipatu eta maitatzen duzun alkartasun hori. Hala ere, han bildutako milaka lagun getxoztarrak izan ginen. Guk ez dugu inor iraindu, baina alkatearen erantzuna irainez beteta dago. Gezurrak eta irainak. Elkarrizketarako irekia egon zarela baieztatzean sudurra handituko zitzaizun, oihuak, irainak eta prepotentzia ez dugu elkarrizketarako gogo moduan interpretatzen. Etxebizitzaren beharraz berba egitean, lasai asko eta ikerketak begiratu barik egin duzu antza. Aldundiaren aurreikuspenetan Getxoko hazkunde demografikoa aztertuta. Eta behar hori, manifestazioan aipatu bezala, beste modu batzuetan ere egokitu daiteke; etxe hutsak erabiliz, adibidez.

 Aipatzen dituzun interes partikularretatik haratago gaude, herri arduran hain zuzen. Beraz, zure aipamen sinplista horiek zaindu itzazu. Gaur egun pribilegioa deritzozuna jakin hamaika urtetan baztertuak eta ahaztuak izan direla. Baserriak ez dira pribilegioa, nortasuna baizik. Eta nekazaritza lurren beharra inoiz baino ageriago dago, nekazaritza uztartzen baikabilz.

Amaitzeko, hau ez da ume jokoa, zure erantzunek itxuratzen duten moduan. Guzurrik ez, egia faltsurik ere ez!!

Dena dela, Zarraoaren zikloa bukatu zaigu, espero dezagun harropuzkeriarena ere amaitzea. Ez duzu herria maite eta Herriak ez zaitu maite!! PTPrik EZ!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo