GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gaur erabakiko dituzte hurrengo ikasturterako irakasle lanpostuak Ipar Euskal Herrian

Goizeko bederatzi eta erditan elkartuko da gaur goizean Hezkuntza Nazionaleko Departamentuko batzordea, eta heldu den ikasturteko eskola karta erabakiko du. Hainbat lanpostu kentzea aurrez ikusia dute, eta horregatik protesta ekimen anitz izan da azken asteotan. Gaur goizean ere batzarra izanen da, eta Paueko prefekturaren aitzinean jende anitz elkartuko dela uste dute. Izan ere, azken egunotan erakunde hainbatek egin dute protesta egitera joateko deialdia.

Larunbatean izan zen Ipar Euskal Herriko auzapezen Biltzarrean hautetsiek adierazi zuten tamalgarria dela urtero Hezkuntza Nazionalak gizartean tentsioa sortzen duen politika egitea. Biltzarreko presidente Anje Darraidouk adierazi zuen: «Ez da seriosa egiten ari diren politika". Irakaskuntza elebidunean eragiten du gehien lanpostuak kentzeak, eta horren inguruan Darraidouk esan zuen: «Eskualde-hizkuntzek duten berezitasuna kontuan izanik, beste irakaskuntzetarako baino diru pixka bat gehiago eman beharko lukete".

Elebiduna arriskuan

Eskola publikoek herri txikietan duten papera nabarmendu zuen LAB sindikatuak, eta euskara Hezkuntza Nazionalaren galtzaile nagusia dela azaldu zuen. Horregatik protesta egitera deitu zuen. Ikas-Bi eta Biga-Bai elkarteek ere gaurko protestarako gonbita egin zuten.

 Elgar-Ensemblek sistema kritikatu zuen; izan ere, ikasle elebidunek erdia balio dute, eta hiru urte baino gutxiagoko haurrek, batere ez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo