Urteko egunik odoltsuena Iraken atentatu eta eraso andanak eraginda
Barack Obama AEBetako presidenteak agindutakoa bete eta soldadu estatubatuar guztiak herrialdetik ateratzeko lau hilabete baino falta ez direnean, urteko egunik odoltsuena bizi izan zuen atzokoan Irakek, Ramadanaren erdi-erdian. Herrialdeko hamabost hiritan atentatuak eta erasoak izan ziren, larriena Al Kut xiiten hiri santuan. Guztira, 66 hildako eta 230 zauritu zenbatu dituzte agintariek. Eraso gehienek Al Kaedaren inguruko taldeen marka dute.