GARA > Idatzia > Kultura

«Hareazko ipuinak», familientzako ikuskizun berria estreinatuko du Markeliñek Zornotzan

p044_f01.jpg

GARA | ZORNOTZA

Markeliñe antzerki konpainiaren familientzako ikuskizun berriaren estreinaldia izango da Zornotzan, hurrengo hileetarako atondu den programazioaren barruan. «Hareazko Ipuinak» du izenburua, eta gustu eta adin guztietako publikoarentzat programatu den eskaintzaren lanetako bat da. Tokia izango dute musikak, dantzak eta zinemak.

Zornotza Aretoan egoiliar diharduen Markeliñe konpainiaren lan berria bidaia bat da aita baten gogo aldartean barrena. Bere beldurra eta obsesioa, alabak, sendatzearekin batera, haurtzaroa ez galtzea da. Alabak mina du, minbizia. Kezkak, beldurrak, barreak... samina. Itsasoaren mugagabetasuna lau hormaren artean.

Birritan eszenaratuko dute lana: datorren ostiralean, urtarrilak 20, gaztelaniaz, 21.00etan eta larunbatean, urtarrilak 21, euskaraz, 18.00etan. Prezioa 4 eurokoa izango da.

Zornotza Aretoko egitarauan beste hainbat ikuskizun erakargarri ere badira: Jabier Muguruzak bere azken lana aurkeztuko du, adibidez, otsailean, «Bikote bat» izeneko diskoa. Hurrengo hilabetean, martxoan, emakumeek egindako film laburren bilduma proiektatuko dute.

La Zaranda

2010ean Espainiako Antzerki Sari Nazionala jaso zuen La Zaranda talde andaluziarra etorriko da Zornotzara maiatzean, «Nadie lo quiere creer. La patria de los espectros» lana erakustera. Eta eguzki egunekin batera, Udaberriko Kontzertua eskainiko dute herriko Zoroak, Zornoza eta Abes-Kimu abesbatzek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo