GARA > Idatzia > Ekonomia

Castorama

LAB sindikatua garaile atera da saltokiarekin zeukan gatazkan

Castorama saltokiko LAB sindikatuko ordezkariek zuzendaritzarekin zeukaten auzian garaile atera ziren joan den asteartean lan auzitegian (Prud'homme) iragandako epaiketan. Castorama saltokia zigortu dute, eta 2.340 euroko kalte-ordainak, 900 euroko damu ordain eta interesak eta beste 500 euroko gastua ordaindu behar ditu. Hilabete luzeetako prozedura juridikoei bukaera eman dio erabaki horrek. LAB pozik azaldu zen emaitzarekin, baina deitoratu egin zuen saltokiko zuzendaritzak hitz egiteko eta komunikatzeko batere asmo eta gogorik agertu ez izana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo