GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Xabier Letona. ARGIA

Batasuna, setiotik jauregira

Sortu-ren legeztatzeak ez du ekarriko ondorio politiko handirik epe motzean, esate baterako Bilduren legeztatzeak ekarri zuen moduan, orduan epaiak hauteskundeetako atea zabaldu edo ixten zuelako.

(...) Epaiak, Bateragune auzia desegin eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jazinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez askatzeko giltza jarri du haien ziegetako ateetan. Argudio juridiko korapilatsuetan sartu gabe, argi da Sortu legezkoa bada, bere sorrera bultzatu zutenak kartzelan mantentzeak ez duela zentzu politikorik.

(...) Argudio juridiko berdintsuekin, nekez froga daiteke Otegi eta beste lauak ETAren tresna edo etakide zirenik. Bestela esanda, epai hori emateko Auzitegi Nazionalak eta Gorenak frogarik ez zutenez, zigorrarekin errugabetasun printzipioa urratu dela ondorioztatu daiteke, eta beraz, libre utzi beharko lituzkete.

Horrek badu logika, baina ez da bihar-etzi gertatuko, bistan da Espainiako iritzi publikoa bere onera ekartzeak denbora behar duela. (...)

Edonola, etorkizunak ateak parez pare zabaldu dizkio Sorturi. Hiruzpalau urte atzera eginez, baikorrenak ere nekez irudikatuko zuen orduko Batasuna setiatuak horren etorkizun oparoa izan zezakeenik. Iraganeko molde abanguardiazaleak atzean utzi eta bere jarduna gizarte mugimenduekin uztartzen asmatzen badu, Sortuk potentzial handiko mugimendu eraldatzailea osa dezake.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo