NATURA
Aizkorriko Lagunen Eguna 2012, gaur Zegaman
Zegama, betidanik, Aizkorri-Aratz Natur Parkerako berezko sarbidea izan da. Duela hamahiru urte, Zegamako Udalak, herriak Aizkorrirekin duen lotura hori aintzat hartu eta plazaratzeko, Aizkorriko Lagunen Elkartea sortu eta Aizkorriko Lagunen Eguna antolatzen hasi zen uztaileko lehen igandean. Horren ildotik eman zituen lehen pausoak egun mundu mailako ospea lortu duen Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiak ere.
MOTORRA