GARA > Idatzia > Euskal Herria

Estatuaren abokatuak igeldotarren erabakitze eskubidea urratu nahi du

Estatu espainoleko instantzia judizial gorenetaraino iritsi da datorren igandean desanexioaren inguruan Igeldon egitekoa den herri galdeketa. Estatuaren abokatuak, Urquijok ireki zuen bideari jarraituz, loteslea izango ez den kontsulta bertan behera uzteko eskatu dio Donostiako epaitegiari. Egoera honen aurrean, «onartezintzat» jo zuen Aldundiak igeldotarren erabaki eskubidea urratu nahi izatea.

p012_f01.jpg

Aimar ETXEBERRIA | DONOSTIA

Estatuaren Abokatutza izan da azkena igande honetan desanexioaren inguruan Igeldon egitekoa den herri kontsultaren aurka egiten. EAEn Estatu espainoleko ordezkari den Carlos Urquijok ireki zuen bideari jarraiki, kontsulta bertan behera utz dezala eskatu zion pasa den asteartean Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, eta honek tramitera onartu zuen. Oso behin-behineko kautelazko neurriak aplika ditzala eskatu zion eta 24 orduko epea -atzo gauean amaitzen zena- eman zion Foru Aldundiari eskaerari erantzun bat emateko.

Foru Gobernuari egin zion eskaerari oraino erantzunik eman ez izana hartu zuen Urquijok aitzakia moduan galdeketa bertan behera uztea eskatzeko orduan, nahiz eta erantzun hau emateko epea -hilabetekoa- bihar amaitzen den. Ildo horretan, eskumen kontuek ere zati handi bat hartzen dute GARAren eskuetara iritsi den errekurtsoan.

Pasa den uztailaren 7an galdeketaren iragarpenarekin abiatu zen prozesu parte-hartzailea aurrera eramateko Foru Aldundiak erabili duen foru arauaren aurka egiten du gehienbat txostenak. Haren arabera, udal-mugapea oinarri duen foru araua baliatu behar zuen Aldundiak prozesua garatzeko orduan, eta ez herritarren partaidetzaren ingurukoa. Era berean, Donostiako Udala izango litzateke estatuaren abokatuaren esanetan herri kontsulta aurrera eramateko zilegitasuna izango lukeen erakundea.

«Demokraziari eraso»

Azkar eta gogor erantzun zuen Aldundiak eskaera honen jakitun egin zenean. Abokatutzak herri kontsulta ez egitea eskatu izana «lekuz kanpokoa» dela salatu zuen ohar bidez, «demokraziaren eta legearen ikuspuntutik ez hanka ez buru ez duena». Ildo horri jarraituz, igeldotarren borondatea zein den jakitea, bide judiziala medio, eragotzi nahi izatea, «onartezina» dela gaineratu zuen. «Legearen, demokraziaren eta herri borondatearen aurka jotzen du bete-betean», adierazi zuen.

Prozesua garatzeko orduan oinarri gisa hartu duten foru arauari dagokionez, «erabat legezkoa» dela gaineratu zuen. «Gipuzkoako Herritarren Partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 Foru Arauaren baitan legeztatzen da Aldundiak eskumen osoa duela herri kontsulta ez lotesleak antolatzeko», azaldu zuen. Horregatik, igandeko kontsulta ez loteslea izango dela azpimarratu zuen Aldundiak behin eta berriro. «Herri kontsulta partaidetza prozesu luze baten barnean kokatzen da, bera da azken urratsa, eta herri partaidetza galaraztea dakar Estatuaren Abokatutzaren idatziak», salatu zuen. Kontuak kontu, ziur dira Aldundiko arduradunak iganderako aurreikusita dagoen kontsulta burutu egingo dela.

foru araua

Herri kontsultarekin amaituko den prozesua garatzeko orduan Aldundiak erabilitako foru arauaren aurka egiten du Abokatutzak, udal-mugapea oinarri duena erabili beharrean parte hartzearena erabili duelako.

Eskumena

Gipuzkoako Herritarren Partaidetzari buruzko 1/2010 foru araua da, ordea, Foru Aldundiari herri kontsulta ez lotesleak -igandekoa kasu- antolatzeko eskumena ematen dion araua.

Axier Jaka: «La ciudadanía tiene que ser un actor político»

El delegado de Participación del Ayuntamiento de Donostia, Axier Jaka, junto al jefe del Gabinete de Alcaldía, Aitor Ibero, y la responsable de la sección de Participación, Amaia Agirreolea, ofreció ayer una rueda de prensa en donde reafirmó que el Gobierno municipal ve con buenos ojos la decisión de la Diputación guipuzcoana de celebrar una consulta popular sobre la desanexión de Igeldo. Consideró que esta iniciativa se trata de una muestra más de un modo diferente de hacer política, «una política por la que apostamos también en nuestro ámbito, el local, mediante políticas innovadoras y valientes». Por ello, abogó por promover una nueva cultura política, «en la que la ciudadanía sea un actor político».

Jaka también informó de que una representación del Consistorio donostiarra acudirá el domingo a Igeldo a comprobar que se cumplen las garantías del proceso de la consulta y a supervisar la utilización correcta del censo municipal. A su vez, invitó a los miembros de la oposición a estar presentes y a observar de primera mano la consulta, aunque estos hayan negado el convite. PNV, PSE y PP anunciaron ayer que ninguno de los tres acudirá como observador a la consulta, ya que los dos últimos la consideran «fraudulenta» y a los jeltzales les genera «desconfianza».

El delegado de Participación aprovechó la ocasión para animar a los igeldotarras a que participen en la consulta sobre la desanexión: «Para nosotros, defender los derechos de los donostiarras no es incompatible con el respeto a la voluntad de la ciudadanía. Estos deseos y los intereses de la ciudad, no están en contraposición».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo