
Datorren urtean Erasmus bekekin zer gertatuko den kezka sortu da
GARA | DONOSTIA
Hezkuntza Ministerioko erregistrora eraman zituen atzo Laura Zornoza Kazetaritza eta Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleak Erasmuseko diru laguntzak kentzearen kontra Internet bidez jaso dituen 200.000 sinadurak. Bertan Federico Moranekin bildu zen, Unibertsitateetako idazkari nagusiarekin.
Ikasle honentzat �garrantzitsuena borrokan jarraitzea da, erabateko zuzenketa egin dezaten eta beka orokorra ez duten ikasleei ere Gobernuak dirua bermatu diezaien�, ez soilik ikasturte honetarako, baita hurrengoetarako ere.
Sinadurak entregatu eta Moranekin solastatu ondoren, adierazi zuen Unibertsitateetako idazkariak ez diola bermatu datozen ikasturteetarako Gobernu espainolak diru laguntza horiek emango dituenik. �Beraz, ez zait argi gelditu zer gertatuko den�, gehitu zuen Zornozak.
�Behin betiko irtenbidea nahi dugu, ez dadila zulo bat estaltzea izan. Mugituko ez bagina, zer gertatuko litzateke, bere horretan geldituko litzatekeela?�, galdegin zuen.
Era berean, kritikatu egin zituen Hezkuntza Ministerioak aldaketa egiteko erabilitako moduak. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta zegoen, baina Zornozaren hitzetan, �kasualitatez jakin genuen�. PPren asmoa �atzera egiteko beranduegi izatea� zen.