GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-12-16
Memoriaren Legea ez du oraindik babestuko EAJk
·«Onartezinak diren gabezia ugari» ikusten dituztela nabarmendu du Josu Jon Imazek

Osoko zuzenketa aurkeztu ez bazuen ere, EAJren aburuz, «onartezinak diren gabeziak» ditu Memoria Historikoaren Legeak. Administrazioaren lana areagotzeko eskatzen duten hainbat zuzenketa aurkeztu ditu alderdiak, eta horiek onartu ezean, ez diola babesik eskainiko azaldu du.

BILBO

Memoria Historikoaren Legeren karietara, EAJko presidente Josu Jon Imazek legean «aldaketa sakonak» egiten ez diren bitartean bere alderdiak ez duela legea babestuko jakinarazi du. Alderdi horren aburuz, legeak «onartezinak diren oinarrizko gabeziak» ditu.

Josu Jon Imazek Kongresu espainoleko EAJko legebiltzarkide Josu Erkoreka eta Aitor Estebanekin batera egin zuen agerraldia, haien alderdiaren jarrera azaldu eta aurkeztutako zuzenketen edukia argitzeko.

EBBko presidenteak argudiatu zuenez, EAJk ez zuen ostegunean osoko zuzenketarik aurkeztu, hain zuzen, «denbora ez galtzeko». Imazen aburuz, oraingoa «ez da eztabaidatzeko unea, ezta beharrezkoa den eztabaida atzeratzeko garaia ere».

EAJk aurkeztutako zuzenketetan, alderdiaren oniritzia eskuratu ahal izateko aldaketa batzuk egin beharko direla adierazi zuen Imazek.

Gorpuzkiak aurkitu, identifikatu eta lurpetik ateratzeko lanetan Administrazioaren inplikazio handiagoa eskatu zuen EAJalderdiak, baita laguntza ekonomikoak emateko eta arautze lanetarako ere. Imaz buru duen alderdiak ikur eta monumentu frankistak ezabatzeko ariketetan goranahi handiagoa eskatu zuen.

1936ko gerran hildakoak dauden Eroritakoen Harana omendu ahal izateko, Francisco Francoren eta Jose Antonio Primo De Riveraren hilobiak lehentasuna ematen dien lekutik kentzeko eskatu du Josu Jon Imazek.

Guda harrapakina

Memoria Historikoren inguruko Zentro Dokumentala osatu baino lehen, gerran Gasteizko Gobernuari bahitutako dokumentuak Gerra Zibileko Salamancako Artxibo Nagusitik atera eta berriz ere bueltatzeko exijitu du EAJk bere zuzenketan. Alderdiaren aburuz, dokumentazio hori «guda harrapakina» da eta legez kontrakotzat jo zuen 70 urteren ostean oraindik ere bahituta izatea.

Frankismoak sortutako ondarezko kalteak zaindu behar direla adierazi eta garai horretan legez kanpo utzi ziren alderdi politikoei kalte ordainak emateko eskatu zuen Imaz buru duen alderdiak.



Biktimak ahaztuz egindako legea da ANVren ustez
GARA

DONOSTIA

Frankismoaren biktimen nahia kontuan hartu gabe eta biktimei zor zaien ordaina eskaini gabe egindako legea da ANVren aburuz. Oso negatibotzat jo dute «PSOEren Gobernuak 1936ko gerran irekitako zauriak faltsuki ixteko egindako ahalegina». Memoria Historikoaren Legea «adabaki» hitzarekin definitu dute. Berandu datorren legea dela adieraztearekin batera, PSOEren jarrera «epela» izan dela azaldu du ANVk.

EAJk osoko zuzenketa aurkeztu ez izana gogor gaitzetsi du ANVk. Jarrera horrekin, jelkideentzat frankismoaren biktimek eta memoria historikoak oso balio gutxi dutela argi gelditzen dela adierazi du. ANVren aburuz, EAJ «memoria historikoa lurperatzen eta desitxuratzen saiatzen da etengabe». Horren adibide moduan, EAJk frankismoaren biktimen elkarteekin duen jarrera «lotsagarria» salatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el ańo 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss