GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-16
Reckitt-en eta Lakuaren paper «lotsagarria» salatu du Batasunak

BILBO

Reckitt multinazionalak Gueñeseko lantegia ixtea hitzartu du, eta enpresak eta Ibarretxeren Gobernuak izan duten «paper lotsagarria» salatu du Batasunak.

Prentsara bidalitako adierazpen batean, tamalgarritzat jo du Reckitt-ek Gueñeseko lantegia ixtea eta ekoiz- pena Europako beste herrialde batera eramatea. «Gainera, guretzat, erabaki hau oraindik larriagoa da etekin handiak ateratzen ari zen planta batetaz hitz egiten ari garelako», nabarmendu du.

Batasunak honako hau adierazi du: «Hasiera-hasieratik EAJ, EA eta EB hirukoak ez du inongo konpromiso errealik hartu itxiera zapuzteko eta erabaki horren atzean ezkutatzen den operazio espekulatiboa ekiditeko». Adierazten duenez, itxieran Lakuako hainbat departamentu «leporaino inplikatu dira».

«Alde batetik, ­zehaztu du­ Agirre Industria Saileko burua enpresaren interesen alde ipini da liburuko deslokalizazio bat zela eta merkatu kapitalista basatiaren arauak errespetatu behar zirela esanez. Eta bestetik, Azkarragaren Lan Saila, eguna joan eta eguna etorri, atzeko atetik beldurra zabaltzen ibili da enpresa batzordean eta langileen artean, lantegia ixtearen alde ipintzeko eta horretarako enpresa ematen ari zen kontrapartida onartzeko».

Bere aburuz, «enpresak, alde batetik, eta Lan Sailak eta Lan Ikuskaritzak, bestetik, langileak amore ematera behartu dituzte». Horiek hala eta etorkizunari begira, langile eta herriko alderdiei deslokalizazioaren eta prekarietatearen kontra lanean jarraitzeko deia zabaldu die.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss