GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-12-16
«Bakezaletasunetik» gero eta urrunago dago Japonia
Japoniako Parlamentuak Defentsa Ministerioa sortzea onartu zuen atzo. Munduko gatazketan presentzia handiagoa nahi du eta II. Mundu Gerraz geroztik duen Armada «bakezalea» albo batera utzi du Shinzo Abe lehen ministroak. Inguruko estatuak XX. mendearen lehen erdian Japoniak egindako sarraskiak berriro gertatuko diren beldur dira.

TOKYO

Bigarren Mundu Gerraz geroztik lehen aldiz izango du Japoniak Defentsa Ministerioa, Parlamentuak atzo onartutako legearen arabera. Defentsa Agentziatik Ministeriorako urratsak garrantzi handia izango du, arlo militarrak indartuko baitu Gobernua.

Ministerio berriak legeak egiteko gaitasuna eta aurrekontu propioaizango ditu. Urrun gelditu da, hortaz, XX. mendearen bigarren erdian Japoniak izan duen izaera bakezalea.

Shinzo Abe lehen ministroak oso garbi esan zuen, duela hiru hilabete agintea hartu zuenean, Japoniaren presentzia militarra areagotu nahi zuela munduan. Ez da, ostera, hutsetik abiatu, Junichiro Koizumi aurreko lehen ministroak bidea ederto zabaldu baitzion.

Bigarren Mundu Gerran Japonia galtzaileen artean zegoen eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) lurraldearen kontrola hartu zuten. Washingtonek gaur egun Japonian indarrean dagoen Konstituzio «bakezalea» egin zion. Horren arabera, Japoniako Armada bere burua defendatzeko soilik erabil zezakeen. Ezin zien, beraz, beste herrialdeei erasorik egin. Horrela, AEBen laguntza militarra- ren menpe gelditu zen. Hurrengo hamarkadetan hori aldatzeko aukera aipatzea tabua zen, baina Koizumik ateak zabaldu zizkion militarismoari.

Horrela, eta legearen zirrikituez baliatuta, Japoniak soldaduak igorri zituen Irakera eta Afganistanera, hori bai, misio bakezaleetan parte hartzera. Shinzo Abek, baina, AEBen lokarrietatik guztiz askatu nahi du eta herrialde horietan dituen soldaduek besteen moduan gerran parte hartzeko pausoa eman du.

Hezkuntza Lege polemikoa

Horretaz gain, Hezkuntza Legea aldatzeko Gobernuaren egitasmoa ere onartu zuen Parlamentuak. Lege berriaren arabera, irakasleek abertzaletasuna bultzatu beharko dute ikasgeletan. Oposizioko alderdiek Shinzo Aberen kontrako zentsura-mozioa aurkeztu zuten erreforma polemikoaren bozketa geldiarazteko asmoz, baina lehen ministroaren alderdiak gehiengo osoa du Parlamentuko ganbera bietan.

Mugimenduok lehen ministroa herritarren sostengua galtzen ari denean egin ditu Gobernuak. Ipar Koreak udazkenean proba nuklearrak egin zituenean, arma nuklearrak edukitzeko aukera aipatu zuen Abek, eta horrek herrialdearen barruan ere kontrako iritziak eragin zituen.

Halaber, Japoniako inguruko estatuek ez dute albistea begi onez ikusi. XX. mendearen lehen erdian Japoniako Armadak eskualdean egin zituen sarraskiak berriro gertatuko diren beldur dira. Asiako bizilagunek ez dute ahaztu Japoniak euren herriak abertzaletasunaren izenean zapaldu zituela.



Cierra sus puertos a Corea
GARA

TOKIO

La Cámara Alta del Parlamento japonés aprobó ayer oficialmente el cierre de sus puertos a los barcos norcoreanos, tal como ya había sido impuesto en represalia por el ensayo nuclear efectuado el pasado 9 de octubre por el Gobierno de Pyongyang. El cierre ­que ya había sido aprobado por la Cámara Baja­ tiene efecto retroactivo, y durará seis meses a partir de octubre. El Consejo de Seguridad también adoptó una resolución contra Corea del Norte como castigo por haber realizado pruebas nucleares. Uno de los puntos permite registrar el contenido de los barcos norcoreanos a las autoridades de los países en cuyos puertos atraquen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss