GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-12-16
Nestor Esteban, Unai Larreategi - EHEko kideak
Euskarak ere autodeterminazioa!

Gatazka gainditzeari begirako prozesua bi gako nagusitan oinarritzen dela hainbatetan aditu dugu azkenaldian. Batetik erabakitzeko eskubidea legoke, hau da autodeterminazio eskubidea eta bestetik lurraldetasuna. Baina zer irudikatzen dugu benetan bi termino horiek aipatzen ditugunean? Zertarako aldarrikatzen dugu autodeterminazio eskubidea Euskal Herriko lurralde osorako? Gure ustez argi da, eskubideetan oinarritutako Euskal Herria eraiki ahal izateko; hau da, dagozkigun eskubideak aitortuak izan daitezen eta ondoren horiek egikaritzeko ahalmena izan dezagun. Hori horrela, Euskal Herri euskalduna helburu dugunontzat ere garrantzi berezikoa da bizi dugun egoera politikoa.

Espainiar eta frantziar estatuen helburua Euskal Herria asimilatzea izan da historian zehar eta berauek egindako legepean bizitzeak hamaika zango traba eragin dizkio gure herriari. Euskararekin gertatzen ari denak ere lotura zuzen-zuzena du asimilazio prozesu horrekin. Toki eta momentu batzuetan besteetan baino gordinago bizi izan dugu euskal herritarrok zapalkuntza hau, baina oraindik ere Euskal Herrian aurki ditzakegun hizkuntza lege ezberdinak eta horietan oinarrituz aplikatzen diren hizkuntza politikak ez dira inondik inora euskarak behar dituenak.

Begirada azkar batean nabari dezakegun kontua da, nahiz eta zenbaitzuek hau onartu nahi izan ez oraindik. Euskal Herri osoan 3 ikasletatik 2k ez dute euskara jakintza minimo bat lortzen oraindik ere, 25 urte euskara «ofiziala» den eremuan ikus dezakegu nola lan-publikorako oposizio batzuetan euskararen eskaera testimoniala izan berri den, Euskararen Erakunde Publikoko eledunak entzun behar ditugu esaten ofizialtasun gabe ere euskarak aurrera egiteko bideak badituela eta garai honetan hogei urte egiten dituen Ley del Vascuence delakoaren ondorioak aztertuz puntu negatiboak besterik ez zaizkigu ageri. Azken finean hizkuntza politika ezberdinak baditugu ere, guztiak euskararen menpekotasun izaeran eta erdararen nagusigoan daude oinarrituta. Menpekotasun hori gainditzeko pausoak egon izan direnetan gainera, beti aurkitu izan ditugu lege ukatzaileak parez pare. Adibide garbi bat azken egunotan jaso dugu: zergatik ukatu berri diote Ondarroako Udalari euskaraz bakarrik lan egiteko eskubidea Espainiako Auzitegi Konstituzionaletik?

Asimilazio politika honek ondorio garbiak izan ditu euskararen osasunean. Baldin euskarak aurrera irmo egin nahi badu, ezinbestekotzat ikusten dugu gaur egungo menpekotasun horretatik geure buruaren jabe izatera igarotzea. Jakina da egoera burujabe batek, berez, ez lukeela ziurtatuko euskararen normalizazioa eta Euskal Herriaren euskalduntzea, baina bide horretan egin diezaiokeen ekarpena berebizikotzat jotzen dugu.

Aste honetan bertan Amurizaren esanak jasoz, Txillardegik idatziriko gutunean zioena gertatzea onartezina litzatekeelako. Euskararik gabe Euskal Herririk ez litzatekeelako. Izena duen orok izana daukala esaten dugu euskaraz, baina zein izan edukiko luke euskararik gabeko Euskal Herri batek? Hor eragitea guztioi dagokigu, Euskal Herri euskalduna eraiki nahi dugun eragile zein norbanakook ere indar egin behar dugu beraz gatazka gainditzeko prozesua indartzeko, eta nola ez prozesu honetan euskarak behar duen lekua izan dezan. Izan dezagun argi non kokatzen dugun eguneroko lan honen helmuga, eta autodeterminazio linguistikoaren beharraz jantzi dezagun gure eguneroko jarduna.

Egoera honen aurrean ozen oihukatu dezagun bada gure eskubideen jabe izan nahi eta behar dugula eta eskubide horiek aitortuak izan daitezen lan eta borrokan jarraituko dugula. Jarraituko dugula egoerak egoera eta uneak une, aurrera begira ere gorabehera ugari izango dugulako bide horretan, azken finean urte eta mendeetako zapalkuntza dinamika ez dutelako espainiar eta frantziar estatuek alde batera utziko derrepentean. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss