GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-12-16
- Frantziako Kopa
Aviron Lehen Mailara begira dago jarrita

BAIONA

Frantziako Kopako zortzigarren kanporaketa izango da gaur, eta geratzen den euskal talde bakarrak, Aviron Baionakoak, sekulako aukera izango du.

Zuri-urdinek bi maila beherago dagoen Cournan taldea hartuko dute 19.00etan Didier Deschamps zelaian, eta kanporake- ta partida bakar batera denez gero, ez lukete arazorik izan behar bederatzigarren kanporaketan izateko. Izan ere, Aviron bi maila gorago egoteaz gain, talde profesionala ere bada, eta Cournon, berriz, erabat amateurra. Beraz, alde hori ere nabaritu beharko litzateke.

Zuri-urdinak aukera eder baten atarian daude, hurrengo kanporaketan Lehen Mailako taldeak ere sartuko baitira, eta orain dela hiru urte gertatu zen bezalaxe, zaleek berriro ere Lehen Mailako talde bat ikusiko duten itxaropen osoa dute.

Horretarako, ordea, gaurko kanporaketa gainditu behar da, eta gero astelehen eguerdian egingo den zozketan zorte apur bat izatea eskatu beharko da, bederatzigarren kanporaketan ez baitira Lehen Mailako taldeak bakarrik izango. Taldearen helburua Liga baldin bada ere, Kopan ere zerbait egin nahi dute zuri-urdinek.

Jokalariei dagokienez, Pihilippe Lalane eta Balde izango dira euskaldunek jokatzeko moduan ez dituzten bakarrak, gainerako guztiak prest baitaude. Van de Weruvaenne, berriz, ez dakite jokatzen izango den. Azken orduko aldaketarik ez bada, honako hau izango da baionarren hamaikakoa: Bouet, Foconier, Estrade, Degoul, Bidegain, El Hajjam, Laporte, Louit, Lestage, Jerome Lalane eta Lancien. Aulkian Couchot, Lespiauqc, Sautie, Arhanzet eta Bouzena geratuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss