GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-16
- Urrezko Aizkora
Larretxea eta Barberena finalerdiei begira daude

DONOSTIA

Larretxeak eta Barberenak gaur bertan lor dezakete Urrezko Aizkorako finalerdiak jokatzeko txartela, baina horretarako mendean hartu beharko dituzte Mugertza eta Arrospide gaur, Mutrikun (12.00).

Nafarroako bikoarentzat lehen faseko bigarrengo eta azkeneko saioa izango da. Lehenengoan irabazi egin zuten Txapartegiren eta Etxebesteren aurka, eta gaur gauza bera egingo balute, finalerdietan izango lirateke.

Horretarako ordea, Mugertza eta Arrospide menderatu beharko dituzte, eta ez dute batere lan samurra izango. Mutrikuarrak eta leaburuarrak iaz ere erakutsi zuten oso ongi moldatzen direla, eta agian haiek izan daitezke gaurkoa irabazteko faboritoak. Arrospidek Munduko Txapelketan argi eta garbi erakutsi zuen zer-nolako maila zuen, eta lan klase hau beretzat oso egokia da. Mugertza ere ongi aritzen den aizkolaria da, eta eta herritarren aurrean ez du hutsik egin nahiko. Horiek irabaziko balute, lehen postuan bi biko puntu batekin geratuko lirateke, eta azkeneko jardunaldian erabaki beharko lukete dena. Sei proba jokatu beharko dituzte, eta denborarik gutxien pasatzen duenak irabaziko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss