GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-12-16
- Aizkora
Mindegia eta Olasagasti prest daude urteko apustu handia jokatzeko
·Aizkolari bakoitzak 24 kana-erdiko moztu beharko ditu bihar eguerdian

DONOSTIA

Joxemari Olasagasti eta Miel Mindegia bihar eguerdian 12.30ean neurtuko dira Tolosako zezen-plazan. Bertan, 24 kana-erdiko moztu beharko dituzte, eta alde bakoitzak 18.000 euro jokatuko ditu dirutan, lehengo 3.000.000 pezeta.

Ikusmin ikaragarria dago bihar eguerdirako, aspaldiko aizkora jokorik handienetakoa izango baita lanez. Aspaldian 24 kana-erdikoko jokorik ez zen egin, eta, bestetik, inoiz jokatu den diru kopururik handienetakoa jokatuko dute.

Horrek guztiak eta Mindegia berriro ere apustu batean sartuta ikusteak zaleei grina handia sortu die. Ezkurrako aizkolari beteranoak 57 urte ditu, baina desafio hau jokatu nahi izatea ongi dagoen seinale da. Orain dela hilabete eta erdi, Nafarroako Lehen Mailako txapela jantzi zuen, eta horrek ere indartu egin du. Kana-erdikoak, gainera, gustuko enborrak ditu, eta bihar lan handia egingo duenik inork ez du zalantzan jartzen.

Aurrean ez du, ordea, edonor izango, Joxemari Olasagasti gaur egun dagoen aizkolaririk handienetakoa baita. Azkeneko urte hauetan egin diren aizkora apustu gehienetan izan da Olasagasti, eta oraingoan ere bera ausartu da Ezkurrakori aurre egiten. Berak Mindegia baino hamar urte gutxiago ditu. Igeldokoarentzat ere ez da lan txarra, eta berak garbi utzi du ongi prestatuta dagoela eta garaipena lortzeko ilusio handiarekin plazaratuko dela Tolosako zezen-plazara.

Dirua, berriz, pare samarrean dabil. Herritik herrira, diruak alde batera edo bestera egiten du, baina, oro har, pare samarrean dabil. Bi aizkolariek ere garbi uzten dute biharko apustu horretarako ez dagoela faborito garbirik, biak aterako baitira lehendabiziko enborretik duten indar guztia erakusteko asmoarekin.

Enborrei dagokienez, berriz, alde bakoitzak erdiak eraman beharko ditu, eta biek iragarri dute egurrak ez direla on horietakoak izango, baina ezta txarrak ere. Gauzak horrela, bi kirolarien ustez, biharko garaileak lanak 50 minutu eta 55 minuturen tartean amaituko omen ditu. Aizkoran egiteko ez dute inolako aitzakiarik izango. Eguna freskoa omen dator, eta, alde horretatik, ez dago aitzakiarik. Jendeak, berriz, saio dotore bat ikusteko gogoa du, eta bi aizkolariek ere horixe egin nahi dute. Ahal badute, irabazi, eta hori lortu ezean, gutxienez lan ederra egin, eta ikuskizun dotore bat eskaini. Ea bada horrela den.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss