GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-12-16
Egin beharra esatea, egitea baino errazagoa
Ogetako finaleko protagonisten itzalean mugitzen dira. Pilotariak dira egin eta desegiten dutenak, baina une egokian jasotako hitz bik askorako balio dezakete, eta horretan saiatzen dira Jose Antonio Olaetxea Abel Barriolaren laguna eta Juan Martinez de Irujoren aita, Juan Angel. Horretaz gain, bertatik bertarako sufrimendua.

Botileroen lana, bere izenak adierazten duen bezala, pilotariei likidoa ematea bada ere, beirazko ontziaren zaintzaile leiala izatea baino, psikologo lanak betetzea izaten du xede sufrimenduaren aulkitxoan esertzen den biko horrek. Bata, Abel Barriolaren aspaldiko laguna da, bestea, Juan Martinez de Irujoren aita. Eta biak argi dute batak zein besteak egin behar dutena esatea, egitea baino askoz errazagoa dela. «Aholkua? Ahalik eta lasaien kantxaratzeko, bere joko maila egiten saiatzeko eta burua hotz mantentzeko», dio Jose Antonio Olaetxeak. «Joka dezala dakien bezala eta lasai oihu egin dezala Juanek, birao eta juramentuak bota behar baditu ere. Nerbioak kanpora irten behar du», esan du Juan Angel Martinez de Irujok.

Sekretu gutxi dago buruz buruko lehietan. «Aurretik pentsatutakoa partidak zeharo aldatzen du. Taktika bai, denok dakigu, airez sartzen ez uztea, baina berak ere jokatu egiten du, eta asko. Gero han egin behar da, kantxan», kontatu du Olaetxeak. Beraz, ez dituzte sorpresan harrapatuko Irujotarrak. «Abeli Aimarren aurka ondo atera zitzaion jokoa. Pilota pasatzea lortu zuen. Taktika bera izango da: luze jokatu eta, ahal denean, errematatu».

INOR GUTXIREN APUSTUA

Txapelketa hasi zenean inor gutxik esango luke biharko bikotea aurrez aurre izango zenik finalean. Barriolak, ahazteko moduko egoera pasatuta, berak ere ez zekien zer eman zezakeen, noraino hel zitekeen. «Egoera asko izan ditugu orain arte eta poztasun handia da berriz final batean ikustea, bi urte oso txarrak pasatu ondoren. Norberak ikusten du barrenetik eta beti ibili izan da optimismoa transmititzen, baina badakit berak barrenetik gaizki pasatu izan duela. Beti pertsona nahiko apal eta umila izan da, baina beharbada zaildu egin da. Beharbada bere buruarengan konfiantza gehiago du, segurtasun handiagoa du, lasaitasuna, heldutasun gehiago transmititzen du. Ez dakit bizitako egoera horrek egin duen edo denborak, baina denak baten, betiere nabaritzen zaio heldutasun gehixeago».

Juan Martinez de Irujok, berriz, aitak adierazi bezala, «lau eta erdian aritzeko jokamolde ezin hobea» duen arren, ez du bere mailarik onena eman kaiola barruan. «Txapelketa hasi zenean, nik ez nuen uste aurreneko kanporaketatik pasatuko zenik, baina pixkanaka distantziari neurria hartzen joan da eta berriro ere hemen dugu».

Batak zein besteak ez dute uste finalerdietako ligaxkan gertatutakoak ezertarako balio duenik. Jose Antoniok orduko bideoa ikusi ere ez du egin. «Ez, egia esan ez dut ikusi, baina nola jokatu zuen... buruan daukagu han gertatutakoa. Nahiz eta 22-14koa izan, ez zen hainbesteko alderik izan. Finala oso irekia dago, nahiz eta jende guztiak Juan faboritotzat jotzen duen, baina horrek ez nau gehiegi kezkatzen. Finaleko urduritasunak, nola hasten den, dena aldatzen du. Ez du deus ikusteko beste partidekin. Bat aurretik jartzen bada eta bolada ona hartzen badu...»

Antzeko iritzia du Juan Angelek: «Finala beste kontu bat da. Nik %50ekoa ematen diot bakoitzari. Abelek aurten erakutsi duen sasoiarekin, nik ez dut inongo abantailarik ikusten».

Izan ere, teorian behintzat, bi jokamolde, bi estilo ezberdin izango dira aurrez aurre. «Gaurko egunean arerioak eta jokomoldea asko aldatu dira. Lehen airerik ez zenean, denak airean sartzen dira, eta askoz ere zailago dago, baina bere jokoa ateraz gero, hor egoteko aukerak zituela pentsatzen nuen», azaldu du. Ez dago hain ados Juan Angel Martinez de Irujo. «Barriolak luze jokatzen du, bai, baina badaki errematatzen ere. Aimar Olaizolaren aurka bi gantxo jaurti zituen efektuarekin...».

Zaharrak berri, beraz, igandean Ogetan, eta detaile txikiak izan daitezke finala erabaki dezaketenak. Nerbioak, adibidez. Abelek «itxuraz beti izan du nerbio puntu hori, urduritasuna. Orain transmititzen duena lasaitasuna eta patxada gehiago dira. Gauzak beste modu batera hartzen ditu. Beharbada, bere buruarengan konfiantza gehiago du». Konfiantza, haatik, ez zaio falta aurkariari. Biak guztiz osaturik, botileroek urduritasuna uxatzen lagun dezatela eta final handia ikus dezagula bihar Ogetan. Hala bedi.-

DONOSTIA



Remonte
Ezkurra y Zeberio II se enfretan en el Faustino

Ezkurra y San Miguel pretenden refrendar en Galarreta su liderato en la liguilla del Torneo Faustino, aunque Patxi Zeberio viene de ganarle el jueves en hernani y, esta vez junto a Jon, se lo pondrá difícil.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss