GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-12-16
- Challenge Coup
Aviron astindu ederra hartuta itzuliko da
·Bristolek zortzi entsegu egin zituen, eta nahi bezala eraman zuen norgehiagoka

BRISTOL 48
AVIRON 8

Bristol: Morgan, Robinson, Taumalolo, Oox, Stanojevic, Hill, Parry, Cloke, Rayan, Crompton, Winters, Llewellyn, Short, El Abd, To’oala. Aviron: Pez, Berberian, Dourthe, Iñigo, Lhande, Fraser, Tiloles, Usandizaga, Laurent, lapresti, Tewhata, Bergez, Deen, Massabeau eta Baget. Markagailua: Bristol: Zortzi entsegu eta lau transformazio. Aviron: Bi zigor-kolpe Dourthek. Gorabeherak: Sarrera ona European Challengeko norgehiagoka ikusteko.

BAIONA

Avironek aitzakiarik gabeko jipoia hartu zuen atzo Bristolen zelaian, eta multzoko azkeneko postuan jarraitzen du, orain arte jokatu dituen partida guztiak galduta. Zuri-urdinek Bucaresten aurka izango dute garaipenen bat lortzeko parada, etxean jokatzen dutenean, hain zuzen.

Atzoko partida nola joan zen ikusteko, emaitzari begiratzea besterik ez dago. Zelaian etxeko taldea bakarrik izan zela esan daiteke, eta nahi zuen guztia egin ahal izan zuen. Lehen zatian lau entsegu lortu zituzten ingelesek, baita bi transformazio ere, eta Avironek, berriz, zigor-kolpe bat bakarrik gauzatu ahal izan zuen.

Bigarren zatia ere lehenengoaren berdina izan zen. Ingelesak jaun eta jabe izan ziren, eta gehiegi behartu gabe egin zituzten arriskuko jokaldiak eta entseguak. Bigarren berrogei minutuetan ere, lau entsegu eta bi transformazio egin zituzten, eta Avironek zigor-kolpe bat besterik ez. Beraz, ez jokoan bakarrik, markagailuari begira jarrita ere, lehen zatiko gauza bera errepikatu zen bigarren zatian ere.

Avironek, ordea, Ligan dauka benetako erronka. Azkeneko postuan jarraitzen du, baina salbazioa ez dauka oso aparte. Horretarako, ordea, irabazi egin behar du, eta horretan ari da. Atzokoan ohiko jokalari batzuk eta normalean aritzen ez diren beste batzuk nahasian aritu ziren, entrenatzaile euskaldunak datorren larunbateko neurketa prestatu nahi baitzuen, eta horixe egin zuen. Orain, zuri-urdinek astebete izango dute Ligara itzultzeko eta datorren larunbateko norgehiagoka prestatzeko, baina neurketa zaila izango dute, eta ez dute lan samurra izango Gabonetako oporralditxoa baino lehen azkeneko postu hori uzteko, nahiz eta saiatuko diren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko elkartea
Euskal Herria
El pacto Lakua-PSE afecta al 0,6% de los presupuestos para el año 2007
Euskal Herria
Ehunka lagun irten ziren kalera kandela eskuetan De Juana askatzearen alde
Ekonomia
Vestido y Calzado volvieron a subir el IPC en noviembre
Mundua
Los Veinticinco reabren el debate sobre la reforma de la Constitución europea
Euskal Herria
Batasuna exige un esfuerzo por el proceso y Zapatero le pide calma
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss