GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-03-13
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Emazte ausarta

Martxoaren 8a, emaztearen eguna. Hogeita lau oren irauten du. Beste guziak gizonenak... Ez digute besterik utzi. Merezi genuela uste dut. Martxoaren 8an «gizartea», jendartea hitza maite dugu, gutaz oroitzen da. Jasaten dugun diskriminazioaz ari dira komunikabideetan. Baina eguneroko bizian zer egiten dut hogeita lau oren horiek luzexeago izan daitezen? Hogei urtez gizonezkoek hamar minutu gehiago egunean pasatzen dutela etxeko garbiketan. Emazteek hegazkinak gidatzen dituzte, gizonezkoak bezain gogorrak direla politikan. Baina hilabetesarietan apalenak, gureak. Eta etxeko garbiketan hamar minutu guttiago. Alta, hau da pitxitxi guzien esku. Eremu pribatua dela izanen da. Ukiezina.

Aurten ere, emazte anitz aipa daitezke, itzalean, mundu hau jasangarriago egiten dutenak. Baina aurten emazte ausart batez ariko naiz. Emazte borrokalari honek ez du emazteen eguna ospatu aurten. Joan zaigu.

«Quand j’entends que d’anciens terroristes non repentis font leurs courses sur les marchés, alors qu'ils étaient, disait-on, à l’article de la mort... cela m’est insupportable. Les malades, même atteints d’une affection grave mais qui ne sont pas au ‘seuil de la mort’, n’ont pas à bénéficier de cette loi». Hori da urte hastapenean frantses justizia ministroak zioena hilabete honen hasieran zenduko zen Joëlle Aubroni buruz. Hori da egun boterera heldu den arduradun politiko baten pentsatzeko manera arrunta. Papon libratu zuten lege berberari esker, baina estatuak ehunka jende deportaziora igorritako funtzionario bati babesa ematen dio; aldiz, borrokatu den emazte bati mendekua baizik ez dio eskaintzen. Eta horrela da, Joelle Aubron bere idealari eutsiz eta lagunarekiko elkartasunean, presondegian garatutako minaren ondorioz, kanpoan zendu da. Kuxner legeari ez zion iruzur egin sinetsarazi nahi luketen bezala. Eri dauden presoak egoera oso larrian daudelarik bakarrik uzten dituzte ateratzen. Askotan ere eskubide hori ukatzen zaie.

Debatea ez dago eraman duten borroka motaren inguruan, baizik eta ezartzen zaien zigorrak mugarik ote duen. Ministroaren arabera, Action directeko militanteen zigorrek ez dute mugarik. Beraz, zer erran Filipe Bidartek jasaten duenari buruz, preso guziei buruz? Helburua al da mugarik gabeko zigorren ezartzea? Legeak bi neurri baldin baditu epaitua denaren arabera, logika horren arabera legeak zer zentzu hartzen du? Zergatik legea errespetatu?

Berrogeita sei urte zituen, bere biziaren zati handiena borrokatzen iragan du. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Más de mil millones de personas pasan sed cada día
Euskal Herria
«A más agresiones, mayor iniciativa política»
Euskal Herria
Continúa la búsqueda de los artefactos de Gallur y Miranda de Ebro
Mundua
La guerra sectaria ahoga en sangre a la población chiíta de la capital iraquí
Kirolak
Osasuna gana cuando más lo necesita
Kirolak
Final de infarto con desenlace triunfal
Kirolak
Mendizorrotza se aferra al sufrimiento
Mundua
La Haya contribuye a alimentar las sospechas de envenenamiento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea