GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-03-13
Mila Amurrio, Amaia Andrieu, Lourdes Dominguez, Iñaki Antigüedad, Arantza Urkaregi (*)
Noizko genero-parekidetasuna UPV-EHUn?

Urtebete igaro da Eusko Legebiltzarrak Berdintasun-Legea onartu zuenetik. Zenbait edukiri erre- paratuta, konkretuan unibertsitatea aipatzen dutenak, hauxe irakurri daiteke Legearen 33. artikuluan: «Euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateek, betiere, emakumeek eta gizonek aukera berdinak izatea bultzatuko dute, bai irakasle-karreran, bai erabakiak hartzen diren eremuetara sartzeko; eta, horrekin batera, ikasleek, sexuaren arabera, diziplina eta jakintza-arlo guztietan partaidetza orekatua izan dezatela sustatuko dute».

Igaro den denbora honetan zer egin du UPV-EHUk artikulu horrek unibertsitateei, bera barne, eskatzen diena errealitate bihurtuz joateko? Unibertsitate-mailako ikasleen erdia baino gehiago emakumezkoak dira; UPV-EHUn zehazki, 2004-2005. ikasturtean % 56 pasatua ziren. Datu horrek, bere horretan, unibertsitate esparruan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko parekatze-egoerara hurbiltzen ari garen sentsazioa sor dezake, beharbada. Baina errealitatea bestelakoa da.

Alde batetik, titulazioen araberako ikasleen genero-banaketari begiratuta egoera desorekatua ikusten dugu: Haur Hezkuntzako Ira- kaslea edo Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasten dutenen %90 inguru emakumezkoak diren bitartean, zenbait Ingeniaritzatan ez dira %20ra ailegatzen. Irakasleen kasuan, emakumeak %36.7 dira, baina kategoria-maila igo ahala, emaku- meen portzentaia behera doa: Eskoletako Titularren artean %38.5, Unibertsitateko Titularren artean %37.5, eta Unibertsitateko Katedradunen artean ia erdira jaisten da, %19.6ra. Asoziatuen artean %33.2 dira.

Jakintzaren gune eta sorleku izan beharko lukeen Unibertsitatean irakasten dena guztiz androzentrikoa da; «andro» hori hitz grekoaren adieraz esanda, jakina, ez euskaraz pentsatu zitekeen bestelako adieraz. Nobel saria eskuratu duten emakumeen artean, Madame Curie besterik ez dute gure ikasleek ezagutzen; jakintzaren eremuan emakumeek historian zehar egindako ekarpenak guztiz ezezagunak dira. UPV-EHUk eskaintzen dituen 78 titulazio ofizialetan, derrigorrezko bi ikasgai, Antropologia 2. zikloko titulazioan, eta hautazko sei ikasgai (1 Soziologian, 1 Antropologian, 1 KazetaritzanŠ) baino ez dira generoa kontuan hartzen dutenak.

Graduondoko Berezko Tituluen arteko bat Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunari dagokio; denetara, 40 eskaintzen dira gure unibertsitatean. Baina, egia esanda, master horretan irakasten dena oso gutxitan aplikatzen da UPV-EHUko eguneroko jardueran. Bestetik, Emakundek 1998. urtean zabaldu zituen hizkuntzaren erabilpen ez-sexistarako proposamenak kostata aplikatzen ari dira UPV-EHUn azken urteotan onartzen ari diren Araudi Orokorretan. Sinestuta gaude, Berdintasun-Legeak dioena ez dela betetzen ari.

Jakina, genero-parekidetasunaren aldeko ekimen ezberdinak egon badaude UPV-EHUn, baina gehienak bertako kideen borondatez eta grinez bultzatuta. Lan-Harremanetako Eskolak, kasurako, bere Berdintasun-Plana egina du. Bestetik ere, orain dela gutxi, “Hezkidetza Gure Ikasgeletan” Mintegia egin da Bilboko Irakasleen Eskolan; eta beste ekimen batzuk ere badira abian Ikasketa Feministak, Emakume eta Generoko Ikasketak Unibertsitate mailako Irakaskuntzan sartzeko. Gure ustez, bada garaia UPV-EHU, erakunde gisa, hots, Zuzendaritza Taldeak bultzatu eta lagunduta, Berdintasun-Legeak zehazten duena garatuz joateko, egunez egun eta zentroz zentro. Ildo horren harira, ezinbestekotzat jotzen dugu Zuzendaritza Taldean bertan berezko egitura sortzea, genero-parekidetasuna lortzeko bidean eman beharreko urratsak zehazteko ardura izango duena, hau da, proposamen modura, UPV-EHUren I Berdintasun-Plana diseinatzea.

Horretarako abiapuntua egoeraren diagnosiak izan behar du. Datu batzuk egon badaude, baina kontua da datuok adierazten duten horretan sakondu egin behar dela, genero-arazoak non eta nola azaltzen zaizkigun unibertsitatean hobeto ezagutu ahal izateko. Azterketa kualitatiboa egin beharra dago generoaren ikuspegia txertatze-mailaren inguruan, bai emakumeen parte-hartzeari dagokionez bai edukinei zein ikerkuntza-lanei dagokienez.

Baina lana ez dagokio Zuzendaritza Taldeari soilik, unibertsitari guztien lana izan behar da genero-parekidetasuna lortzeko urratsak ematea. Gure aldetik, hausnarketarako gune bat ireki nahi izan dugu datorren apirilaren 7rako antolatu dugun Emakumeak eta Unibertsitatea: parekidetasuna lortzeko tresnak Gogoeta Mintegiaren bidez. Gogoeta hori egin beharra dagoelako. -

(*)EHUko Izenetik Izanera Foroko kideak


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Más de mil millones de personas pasan sed cada día
Euskal Herria
«A más agresiones, mayor iniciativa política»
Euskal Herria
Continúa la búsqueda de los artefactos de Gallur y Miranda de Ebro
Mundua
La guerra sectaria ahoga en sangre a la población chiíta de la capital iraquí
Kirolak
Osasuna gana cuando más lo necesita
Kirolak
Final de infarto con desenlace triunfal
Kirolak
Mendizorrotza se aferra al sufrimiento
Mundua
La Haya contribuye a alimentar las sospechas de envenenamiento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea