GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-03-13
Mikel Aramendi
Hiru

Gauza serioak esaten ari dela jakinarazteko ipintzen duen kopeta ilun horrekin bota du Condoleezza Ricek Iran dela egun Estatu Batuen erronka latzena. Baina geure hizkuntza aldrebesaren hitanoari arpa jotzeko euskaldunok aspaldi asmatu genuen k/n zarpail horren gisa/alderantzizko zerbait (bere kasuan q/n izan beharko lukeelako, besteak beste) egiten ari dela esango nuke. Iran eta Irak nahasten, alegia, berdintsu diolakoan.

Egia da Iranek arma nuklearrak lortzea buruhauste handia dela Estatu Batuentzat. Zuzenago esanda, Israelentzat; eta, noski, gero eta gehiagotan AEBen benetako «estatu libre elkartua» da Israel, Puerto Rico baino askoz zuzenago. Baina Ricek dioena egia balitz hitzez hitz, ulertezina litzateke Bushek (eta Condik berak) Indian egin berri dutena: indar nuklearrari dagokionez Iran baino askoz nabarmenagoa den India zuritu, lausengatu eta saritzea. Nork sinetsaraziko die irandarrei «arauak hausteagatik» zigorra merezi dutela, Indiakoa ikusi ondoren?

Iranen nuklearizazioaren inguruan egunotan aditzen dugun adierazpen-beroaldia benetan ulertezina litzateke haren alboko kakapila usainduko ez bagenu. Aste honetan bertan beteko dira hiru hilabete hauteskundeak egin zirenetik eta, hainbeste goraipatu zen Konstituzioak ezartzen duenaren aurka, gobernua osatzeke dago, eta parlamentua eta herrialdea bera lehendakaririk gabe. Elkarri atxikita dauden postu horiek banatzeko kontsentsurik ez delako lortzen, Khalilzadek egosi zuen hauteskunde-emaitzaren aritmetikari esker. Kalean, bitartean, uniformea erantzi ere egin gabe ari dira herio eskuadroiak beren ‘lana’ egiten gero eta argiago. Egoera usteltzen ari da ziztu bizian.

Berehala, datorren igandean, beteko dira, bestalde, hiru urte Bushen erasoa hasi zenetik. Norainoko hutsegite estrategikoa izan zen hura ohartu ez denen bat geratuko balitz, hara azken adibidea, hizpide dugunetik zuzen-zuzenean eratortzen dena gainera: Estatu Batuek egun Iraken hedaturik dituzten 140.000 soldaduak, eta haien atzeguardiaren zati handia (Kuwaiten, Qatarren...) irandarren Shahab-1 misilen irismenaren barruan daude bete-betean, haien ondorengo bertsio aurreratuagoak ez aipatzearren. Iranen aurkako eraso «prebentiboren» bat burutzeko eragozpen nagusia hortxe datza, gaurkoz.

Ez da harritzekoa beste edozertaz hitz egitea nahiago izatea. -


Mikel Aramendi - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Más de mil millones de personas pasan sed cada día
Euskal Herria
«A más agresiones, mayor iniciativa política»
Euskal Herria
Continúa la búsqueda de los artefactos de Gallur y Miranda de Ebro
Mundua
La guerra sectaria ahoga en sangre a la población chiíta de la capital iraquí
Kirolak
Osasuna gana cuando más lo necesita
Kirolak
Final de infarto con desenlace triunfal
Kirolak
Mendizorrotza se aferra al sufrimiento
Mundua
La Haya contribuye a alimentar las sospechas de envenenamiento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea