GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-13
Lokarri izango da Elkarriren ordezkoaren izena
·Atxagak hautatutako izendapenaren aurkezpena egin zuten atzo Bilbon

Lokarri izena izango du Elkarriren ordez antolatuko den elkarrizketa eta kontsultaren aldeko ekimen berriak. Bernardo Atxaga idazleak hautatutako izendapen hori atzo aurkeztu zuten Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen ekitaldian. Espero zen bezala, Paul Rios izango da Lokarriren arduraduna; Elkarriko Jonan Fernandez ordezkatuko du.

BILBO

Lokarri izena hartu du Elkarri ordezkatuko duen akordiorako eta kontsultaren aldeko ekimen herritarrak. Talde eraberritu horrek lehen asanblada orokorra egin zuen atzo Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertan estatutuak onartu eta martxan jartzeko beharrezkoak diren dokumentuak onartu zituzten. Bernardo Atxaga idazlea izan da izen berri hori hautatu duena.

Paul Rios izango daLokarriren koordinatzaile orokorra eta atzo Bilbon adierazi zuenez, talde horren helburua «hitzarmen, herri kontsulta etaadiskidetzea batasun eta integrazio sozial eta politikorako tresna izatea» da.

Alderdien ordezkaritza

Talde berriaren aurkezpen ekitaldian, beste batzuen artean, EBko agintari Jose Ferrera, Julia Madrazo eta Oskar Matute;EAJko EBBko idazkai Josune Ariztondo, Aralarreko parlamentari Aintzane Ezenarro eta ELAko Komunikazio arduradun German Kortabarria izan ziren.

Atzoko ekitaldian hitza hartu zuen lehena Elkarriko koordinatzaile Jonan Fernandez izan zen. Fernandezek Elkarrik azken 13 urteotan egin beharrekoa bete duela nabarmendu zuen. «Elkarrizketaren eta alderdien arteko mahaiaren ideia jendartean onartua izatearen alde egin dugu», gaineratu zuen.

Horrekin batera, heldu den larunbatean Bilbon «Guztion artean. Paz, acuerdo, consulta» lelopean antolatu den manifestazioa Elkarriren azken ekitaldia eta Lokarriren lehena izango dela azaldu zuen.

«Mobilizazio horretan ­Fernadezen arabera­ garaitu eta garailez osaturiko etorkizun alternatiboa eta guztiontzako baliagarria izan daiteken bake prozesua aurkeztuko da».

«Guztiontzako baliagarria»

Guztiak aipatzerakoan PPeta Batasunabarnean sartzen dituela azaldu zuen Jonan Fernandezek.

«Bake prozesua irekitzeko ordua da. Indarkeria egintzak amaitzeko, espetxe poilitika aldatzeko eta gatazka humanizatzeko garaia heldu zaigu», gaineratu zuen Jonan Ferndandezek.

Jarraian, Lokarriren arduradun Paul Riosek talde horrek izango dituen helburuen berri eman zuen.

Adierazi zuenaren arabera, «bake eta normalizazioaren aldeko lana» egingo du, betiere oinarrizko hiru printzipio hauek erreferentziatzat hartuta:indarkeria eza, bizitzaren eta giza eskubideen defentsaabsolutu etiko gisa;bazterketarik gabeko elkarrizketaren eta aniztasuna elkarbizitzaren oinarri gisa izatea aukeratzea eta herritarren borondatea eta oinarri demokratikoak errespetatzea politikaren oinarrizko arau moduan.

Horrekin batera, Riosek oinarrizko hiru helburu horiekin batera beste hiru aipatu zituen: diskurtso eta proposamen barneratzaileen defentsaren bidez adiskidetzea lortzen laguntzea, bake prozesuan herritarren parte hartzea laguntzea eta bultzatzea.«Eta azkenik, lortu dugunari eustea:indarkeria eza eta elkarrizketa».



Hiru saretan oinarrituriko antolakuntza

BILBO

Bilboko Euskalduna Jauregian atzo egindako ekitaldian azaldu zutenez, Lokarri hiru saretan antolatuko da.

Maila batean, sentsibilitate desberdineko pertsonalitateek osatuko duten bake prozesuaren eta adiskidetzearen inguruko gizarte behatokia kokatzen da.

Horrek bake prozesuaren bilakaera aztertuko duen txosten bat kaleratuko du hiru hilabetero, eta bertan gomendio eta iradokizunak azalduko dira.

Beste maila batean, Euskal Herritik kanpo lanean arituko den elkarrizketari babesa emateko sarea antolatu nahi dute. Helburua bai Estatu espainoleko bai nazioarteko esparruko 30.000 pertsona edo erakunde biltzea da. Oinarria 13 urteotan Elkarrirekin harremana izan duten taldeak izango dira.

Azkenik, 150.000 pertsonak eta elkarteek osatuko duten akordio eta kontsultaren aldeko sare herritarra osatu nahi da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Más de mil millones de personas pasan sed cada día
Euskal Herria
«A más agresiones, mayor iniciativa política»
Euskal Herria
Continúa la búsqueda de los artefactos de Gallur y Miranda de Ebro
Mundua
La guerra sectaria ahoga en sangre a la población chiíta de la capital iraquí
Kirolak
Osasuna gana cuando más lo necesita
Kirolak
Final de infarto con desenlace triunfal
Kirolak
Mendizorrotza se aferra al sufrimiento
Mundua
La Haya contribuye a alimentar las sospechas de envenenamiento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea