- Sokatira
Abadiño eta Badaiotz izan dira onenak
DONOSTIA
Abadiño A izan zen 560 kiloko lehen jardunaldiko onena, nahiz eta borroka handia izan zuen Gatikarekin. Bi talde horiek dira orain arteko onenak, eta atzo Oiartzunen ere gauza bera gertatu zen.Abadiñok saioko tiraldi guztiak irabazi zituen, baina Gatikarekin berdinduta geratu zen. Azken horiek, ordea, Altamirarekin ere berdindu egin zuten, eta azkenean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten, nahiz eta gainerako tiraldiak irabazi zituzten. Altamirak ere lan bikaina egin zuen. Abadiñorekin galdu zuen, baina Gatikari tiraldi bat irabazi egin zion, eta beste talde guztiak mendean hartu zituzten. Garbi geratu zen hiru talde horiek direla aurtengo Txapelketako onenak. Neskak ere aritu ziren lanean, 480 kiloko taldeak neurtu ziren. Ligaskako bigarren jardunaldia zen, eta ez da emozio faltarik; izan ere, sailkapeneko lehen postuan berdinduta baitaude Gaztedi A eta Badaiotz. Lehen jardunaldian bizkaitarrek irabazi zuten, baina atzo arabarrak izan ziren nagusi. Hori bai, bi talde horiek besteei irabazi ostean, berdindu egin zuten. baina Badaiotzek zigor gutxiago egin zituela-eta, berentzat izan zen estreinako postua.
|