GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-13
Xalak eta Goñik burua altxa ezinik jarraitzen dute
·Titin eta Elkorok merezitako beste garaipen bat lortu dute Bergaran

TTTIN III - ELKORO 22
XALA - GOÑI III 16

Pilotakadak: 772. Iraupena: 80 minuto. Benetako Iraupena: 35 minuto. Markagailuak: 1-0, 1-3, 7-3, 7-5, 9-5, 9-6, 12-6, 12-7, 13-7, 13-9, 16-9, 16-13, 19-13, 19-15, 21-15, 21-16 eta 22-16. Sakez: 1 Titinek. Tantoak: 10 Titinek, 5 Xalak eta 2 Goñi III.ak. Hutsak: 2 Titinek, 3 Elkorok, 3Xalak eta 3Goñi III.ak. Gertaerak: Bergarako Udal Pilotalekua.

Asier AIESTARAN
DONOSTIA

Xalak eta Goñik beren gurutzebidearekin segitzen dute. Erdipurdiko txapelketa egin eta gero, Aspek behin eta berriro jartzen ditu biak batera bikote osatuz, eta, ez bata eta ez bestea jokoan ez dagoenez, porrotak pilatuz dabiltza bata bestearen atzetik. Ez litzateke ideia txarra izango, agian, beste konbinazio batzuekin saiatzea, azken bi hilabete hauetako errutina apur bat apurtzen saiatzeko.

Azkenaldian oso bestelako bidea daramatenak Titin eta Elkoro dira. Aurreko igandean Eugi eta Barriolaren aurka 19 eta 6 galtzen joan ostean, sekulako garaipena lortu zuten 21 eta 22, eta atzo ere oso ongi konpondu ziren errioxarra eta gipuzkoarra.

Partida kontrolpean izan zuten hasieratik amaieraraino. Tricioko aurrelariak hamar tanto sartu zizkion Xalari eta bera izan zen txalo gehien entzun zituena, baina Elgetako atzelari beteranoak aipamen berezia merezi du, zalantzarik gabe. Denbora luze samarra lehia nagusietatik kanpo egin eta gero, berriz ere onenekin lehiatzeko aukera izaten ari da, aukera ezin hobeto baliatuz. Xalari airea kentzeko afanean, hiru pilota bidali zituen goiko koltxoira, baina gainontzean orain lauzpabost urteko Elkoro segurua ekarri zigun gogora Aitorrek.

Bikote urdinaren lan beltzari esker, markagailua 16 eta 13kora arte estutu zen, baina beste bi akatsek ­Xalak zabalera eta Goñik gora­ garaipena gorrien eskuetan utzi zuten.

· ATEBURUKO EMAITZAK

Bergara

Capellan-Nalda III 6 / Chafee-Laskurain 22. - Titin III-Elkoro 22 / Xala-Goñi III 16. - Baleztena-Galarza VI 14 / Apezetxea-Arizmendi 18.

Galarreta

Gorriz-Martinez 35 / Ibarzabal-Zubizarreta 25. - Juaristi-Urrutia 38 / Uterga-Bereziartua-San Miguel 40. - Sarasua-Auzmendi 34 / Agirresarobe-Badiola 40.

Urretxu

Uriarte-Iza 22 / Laskoz-Mariñelarena 21. - Lasa-Bengoetxea 22 / Gonzalez-Apraiz 12.

Intxaurrondo

Paleta gomaz: Beristain-Carpintero 26 / Albas anaiak 30. - Lazkano-Urdanpilleta 30 / Gil-Roman 8. - Intxaurrondo-Hoces 8 / Lujanbio-Joxe Txiki 30.

Ogeta

Pala motza: Lafitte-Txiki 38 / Lacalle-Velilla 40. - Urriza-Angulo 38 / Altadil-Temprano 40. - Intxaurrondo-Hoces 8 / Lujanbio-Joxe Txiki 30.

Hernani

Berria Txapelketa: Zugarralde 2 / San Miguel 1. - Kadeteak: Ansotegi-Kortabarria 22 / Peñas-Lana 20. - Jubenilak: Idoate-Soroa 22 / Maestresalas-Nubla 6. - Nagusiak: Irazeburu-Landiribar 13 / Moran-Girones 22.

·  GAURKO PARTIDAK

Tolosa (16.30)

Beloki II-Urrizelki / Saralegi-Eskudero. - Unanue-Otxandorena / Koka-Begino. - Arbizu-Beobide / Diaz-Pinedo.

Deportivo (18.00)

Marin-Beldarrain / Garcia-Aierbe. - Fusto-Torre / Urkia-Rekalde.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Más de mil millones de personas pasan sed cada día
Euskal Herria
«A más agresiones, mayor iniciativa política»
Euskal Herria
Continúa la búsqueda de los artefactos de Gallur y Miranda de Ebro
Mundua
La guerra sectaria ahoga en sangre a la población chiíta de la capital iraquí
Kirolak
Osasuna gana cuando más lo necesita
Kirolak
Final de infarto con desenlace triunfal
Kirolak
Mendizorrotza se aferra al sufrimiento
Mundua
La Haya contribuye a alimentar las sospechas de envenenamiento
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea