GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-22
Kondestablearen hilobiak berriz ere eztabaidan
·Juan Ramon Corpasek ez du batere argi utzi non dauden jauregiko hilobiak

Nafarroako Kultura eta Turismo kontseilariak Kondestablearen jauregian aurkitutako hilobiak non dauden azaldu behar zuen atzo, Parlamentuan. Hala ere, ez zuen oso argi utzi. Haren hitzetan, obren titularren eskuetan daude orain, eta urtebete barru itzuliko dituzte, baina ez zuen azalpen gehiago eman, eta oraindik ere ez dago oso argi non eta nola dauden.

IRUÑEA

Nafarroako Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpasek, Aralarreko Miren Egañaren deialdiari jarraiki, agerraldia egin zuen atzo Nafarroako Parlamentuan Iruñeko Kondestablearen jauregian aurkitutako 113 hobiak non dauden argitzeko. Egañaren galderek, hala ere, ez zuten erantzunik izan, eta jauregiaren historiaren inguruan aritu zen, batez ere, kontseilaria.

Corpasek adierazi zuen antropologia ondareak eta horien hornidurak denboraldi baterako lanetako titularren lege-gordailuaren pean daudela. Horien zainketaren inguruan esan zuen arkeologia ondare horiek guztiak gehienez ere urtebeteko epean Administrazioari itzuli behar zaizkiola, eta ondoren Kultura eta Turismo Saila-Vianako Printze Erakundearen instalazioetara eramateko asmoa dute.

Hilobiak mugitzeko arrazoiak

Corpasek esan zuenez, Kondestablearen jauregiaren zimenduak «oso larri» daude; eta horrek eragotzi du «hilobiak age- rian mantentzea». Horregatik, hilobiak aurreko egoeran ezin zirela utzi esan zuen kontseilariak. «Utzi ahal ziren, baina nahitaez hilobiak moztu beharko lituzkete», gaineratu zuen.

Kultura eta Turismo kontseilariak jauregian gaur egun oraindik lanak egiten ari direla nabarmendu zuen, baina, hala ere, Corpasek esan zuen teknikariak ez direla hilobiak guztiz edo zatiren batean berriz jartzearen aldekoak. Eta zergatiak adierazi zituen: lurzoruaren jatorrizko egoera fisikoak aldatuta (tenperatura, hezetasuna...) ezin dira giza ondareak agerian utzi, eta materia organikoa inguruan etengabe degradazio-girotze prozesuan egongo bailitzateke. Gainera, lehenagoko zoruaren maila aldatu denez eta lekuaren jatorrizko banaketa ere moldatu dutenez gero, ezinezkoa da hilerriaren berezko itxura berreskuratzea, beraz, horiek berriz ere mimetikoki jartzeko edozein saio errefusatu beharreko faltsukeria historikoa izango litzateke Corpasen esanetan.

Gaztelu plazako aurkikuntzen inguruan, berriz, kontseilariak esan zuen nekropoli islamikoetakoak Alacanteko Unibertsitatean daudela eta Santiagoko Komentuko nekropolietakoak Arkeologia Biltegian daudela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco señala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea