2006-03-22
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Etxerat-ek batzar nagusia egingo du, heldu den igandean, Biarritzen. Presoen senitarteko eta lagunen aterpe den elkarteak hiru hilabete barru egin behar zuen aipaturiko bilkura. Izan ere, espetxeetan dituzten euskal herritarren aurkako erasoak areagotu direla ikusita, batzarra aurreratzea deliberatu dute. Atzoko alean egunkari honek emandako datuek argi erakusten dutenez, giro politiko berriaren inguruan hitz-jarioa izan arren, euskal presoek eta haien familiek bizi duten jazarpena ez da eten. Are gehiago, azken bolada honetan urruntze politikak aurpegi ilunena erakutsi du beste behin ere. Azken hilabetean soilik 27 espetxe-aldaketa izan dira, eta horietatik 12 presoak Euskal Herritik urrunago eramateko. Andaluzia, Valentzia, Murtzia, Galizia... presoak beren jaioterritik gero eta urrunago eramateko, edota bizitza osorako zigorrak ezarriz, Madrilgo Gobernuak espetxe politika «xantaia» moduan erabiltzeko duen asmoa agerian utzi nahi duela uste du Etxerat-ek. >>>
Aurreko editorialak
2006-03-21
- La calle complica las cosas a De Villepin
2006-03-20
- El agua no puede ser una mercancía
|