GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-03-22
Sendietan esku-hartze programaren pribatizazioa

Iruñeko Udaleko Langileriaren Batzordeak 2006.go martxoaren 1ean hartutako akordioa jakinarazi nahi du, Iruñeko hiriko haurrak babestu eta sustatzeko jardueren alorrean sendietan esku-hartzeko udal Programa auzo guztietara zabaltzeari dagokionez.

Orain arte sendietan esku-hartzeko programa Txantrean, Arrotxapean, San Jorgen eta Alde Zaharrean garatzen zen. 2006.go urtean zehar Iruñeko auzo guztietara zabaltzea aurreikusita dago. 2006.go urtean horretarako 635.847 euro erabiliko dira. Urte honetako martxoan edo apirilean, jarduketen ardura 16 profesionalek osatutako enpresa batek hartzea aurreikusita dago.

Horren aurrean, hurrengo akordioa hartu dugu: Iruñeko Udalari jakinaraztea Iruñeko hiriko haurrak babestu eta sustatzeko jardueren alorrean sendietan esku-hartzeko zerbitzuaren pribatizazioaren aurkako jarrera, Langileriaren Batzordearen aldetik. Udaleko lan baldintzekin alderatuta, lan baldintza txarretako lanpostuak sortzea ekarriko duelako, enpresa pribatu batera pertsonen isilpeko datuak ateratzeaz gain.

Ramiro Olagüe Echarte - Iruñeko Udaleko Langileriaren Batzorde



Esaera zaharrak telebistara
Aurten ere Euskal Herriko lurralde guztietatik etorritako ehun esaera zaharrek ostatu har- tuko dute euskaltzale askoren burumuinetan. Aurten ere Sopelako AEK-k apirilaren batean antolatuko duen esaera zaharren txapelketaren protagonistak herriko kaleetan gora eta behera ibiliko dira tabernaz taberna aldez aurretik bertsolari eskolakoek egindako bertsoen eskutik. Esaera zahar batzuk iazko txapelketakoak izango dira, baina gehi- enak berriak, eta laguntza behar izango dute horrenbeste denbora lozorroan eman ostean Sopela bezalako herri erdaldun batean goizeko kanporaketan eta arratsaldekoan tente ibiltzeko. Dena den, esaerek badakite egun horretan lehian arituko diren taldeek oso maite dituztela, eta goxo-goxo kontu egingo dietela: helburua elkar ezagutzea eta egoerak eskatzean erabiltzea baita. Goizeko saioa bukatutakoan Sopelako ikastolan bazkalduko dute guztiek eta arratsaldekora propio etorritako bertsolariek bat-batekoak egingo dituzte bertso bakoitzari dagokion esaera lehiakideek asmatzeko. Eta horrela banaka batzuek sariak irabaziko dituzte eta gehienek ikasitakoa buruan, datorren urteko saioari begira esaera berriak ikasten hasiko dira Sopelako AEK-koek egindakoa telebistan inoiz gauzatuko dutelakoan. Esaerak zain daude; ostatu arazorik ez dago. Sari potoloak eta antolakuntza baino ez dira falta. Eskualde mailan lehenengo kanporaketa, lurralde mailan bigarrena, eta Euskal Herri osoko finala telebistan. Gaizki, ala?

Juan Luis Mugertza - Berango


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco señala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea