GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-22
Kurduek eskubideak aldarrikatu dituzte Newroz jaian
Turkiako Estatuaren menpe bizi diren kurduek beren eskubideak aldarrikatu dituzte Newroz edo Urte Berriko jaiaren egunean. Mobilizaziorik jendetsuenak Diyarbakir-en izan dira (120.000 lagun onartu ditu turkiar Poliziak) eta aipatzekoa da istilu larririk ez dela egon aurten.

DIYARBAKIR

Festa giroa eta eskubideen aldarrikapena izan dira nagusi aurtengo Newroz egunean. Agintari turkiarrek aurreikusi zituzten istilu larriak ez dira gertatu, nahiz eta 3.000 poliziakide zeuden Feria Plazatik gertu, hau da, Diyarbakirko hirigunetik hamar kilometrora.

PKK Kurdistango Langileen Alderdiak azken asteotan egin dituen erasoak direla-eta, agintariek segurtasun neurriak indartzea erabaki zuten.

Turkiako Estatuak preso daukan Abdullah Ocalan PKKko buruaren irudia bazter guztietan ikus zitekeen, bera baita «Apo presidentea» Ankarako Gobernuaren menpe bizi diren kurdu askorentzat.

Ahmet Turk DTP Gizarte Demokratikoaren Alderdiko presidenteordeak adierazi du Newroz egunaren antolatzaileek bere esku zegoen guztia egin zutela festa era baketsuan ospa zedin. Parte-hartzaileek bandera kurduaren koloreekin ­berdea, horia eta gorria­ estali dute plaza, nahiz eta debekatuta dagoen. Ocalan askatzeko eskatu dute, eta preso politiko guztiak hartuko lituzkeen amnistia. «Amnistia osoa bakea lortzeko» irakur daiteke pankarta batean. «Biji serok Apo» (gora Apo presidentea) oihukatzen dute manifestariek.

Ocalanen abokatuek PKK-koaren mezua irakurri diete esku-hartzaileei. Presoak eskatu dio Erdoganen Gobernuari amnistia osoa eman dezala. «Ez dut gerrarik nahi», esan du. Makina bat lagunek sinatu dute bere askatasuna eskatzen duen eskaria.

«Milioika lagunek esaten badute Ocalan dela beren burua, Estatuak solaskide egoki moduan onartu beharko du ­esan du manifestari batek­. Kartzelan daukaten bitartean, ez da bakerik izango».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco señala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea