GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-03-22
Elkartzen-ek zerbitzu sozialen aldeko ekimenak egin zituen
Zerbitzu sozial publikoen aldeko ekimenak izan ziren atzo nagusi Elkartzen egiten ari den aldarrikapen astean. Kale antzerkiaren bitartez zerbitzu publiko horien hutsa emakumeen lanak bete behar duela salatu zuten Gasteizen. Izan ere, emakumeek lan-eskubidea mugatua dutela gaitzetsi zuen Elkartzen-ek, lehentasuna familia zaintzeak duelako.

GASTEIZ

Kolokatasuna eta pobreziaren aurkako aldarrikapen astean Gasteizen egin zuen atzo Elkartzen-ek ekimen nagusia, Bilgune Feministaren laguntzaz. Hainbat pertsonak propaganda banatu zuten zerbitzu sozial publikoen desagertzea eta pribatizatzea salatuz. Batzuek gurpil-aulkietan eta haur-kotxeekin antzeztu zuten egoera hori.

Izan ere, zerbitzu publikoen desagertzearen ondorioz, emakumeen bizi-baldintzak okertu direla salatu zuten, beren gain hartu behar dutelako eginbehar hori, batez ere haurren eta adinduen zainketa. Protesta bukatzeko, Ongizate Institutuko bulegoak okupatu zituzten.

Elkartzen-en arabera, Euskal Herriko instituzioen aurrekontuek zerbitzu publikoak desegiten laguntzen dute, eta, gainera, legeen bitartez, emakumeek gizonek baino lan-baldintza eta kontratu okerragoak izatea bultzatzen dute.

Modu horretan, emakumeen lan eskubidea mugatua dago, lehentasuna haurren eta adituen zainketa eta ordaindu gabeko lana egitea delako. Horren ondorioz, Elkartzen-en hitzetan, lan gehiago, bizitza kalitate okerragoa, eta tratu txarrak jasaten ari dira emakumeak, eta, aldi berean, ugalkortasun tasa baxuagoa da.

Errenterian, Arrasaten eta Bilbon ere ekimenak egin ziren, espekulazioa eta etxebizitza politikak salatzeko. Gaurko egunak pobreziaren muga izango du ardatz nagusi, eta ekimen garrantzitsuena Hernanin egingo da, arratsaldeko 18.30ean. Halaber, Bilbon, Sestaon, Gasteizen, Arrasaten, Zarautzen eta Iruñean ere hainbat ekimen izango dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco señala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea