GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-22
Ertzaintzak tratu txarrak eman zizkiola berretsi du epaitegian Unai Saizarrek

DONOSTIA

Unai Saizar Lezoko gaztea 2005eko abuztuaren 14an atxilotu zuen Ertzaintzak, Donostian izandako manifestazio baten ostean. Atxilotu eta gero, Martutenen kartzelatu zuen epaileak, eta Ertzaintzaren esku tratu txarrak jasan izana salatu zuen Saizarrek.TATen 2005eko txostenean haren testigantza jasotzen da.

Atzo goizean joan zen Saizar Donostiako Auzitegira, hain justu, tratu txarrak jasan izanaren salaketa aurrera daraman epailearengana. Bertan,Ertzaintzaren esku jasandako tratu txarrak zirela-eta ezarri zuen salaketa eta deklarazioan berretsi egin zen Unai Saizar.

Donostiako Auzitegian bere deklarazioa berresteaz gain, bi datu gehiago eman zituen atzokoan Lezoko gazteak. TATeko kide eta abokatu Aiert Larrartek zera adierazi zuen: «Lehenik eta behin, Ertzaintzak atxilotu zuenean berak inongo indarrik ez zuela egin adierazi du, baizik eta Ertzaintzak erabili zituen formak oso gogorrak izan zirela».

Datorren astean Josetxo Lucas

«Bigarrenik, epaitegiko medikuak aztertu zuenean, Ertzaintzaren esku jasotako tratuen inguruan ez ziola ezer kontatu esan dio epaileari, ertzainetako bat berekin sartu zelako mediku kontsultara, aurretik, medikuari ezer ez kontatzeko mehatxua izan eta gero». Ostean, Martutenen espetxeratu zutenean hango medikuak ikusi zituen gorpuan zituen ubeldurak, hain zuzen Saizarrek Ertzaintzaren eskutik jasotako tratuen ondorio.

Egun berean atxilotu zuten Josetxo Lucas lezoarra, hura ere Donostian, eta hark ere Ertzaintzaren esku tratu txarrak jasan izana salatu zuen. Lucas ere Martutenen espetxeratu zuen epaileak. Unai Saizarren eta Josetxo Lucasen salaketak auzi berean doaz, eta datorren astean, atzo Saizarrek egin zuen bezala, deklaratu beharko du Josetxo Lucasek Donostiako Auzitegian.

Datorren astean izango da Ertzaintzako kideen deklarazio hartzearen txanda ere, eta TAT-en aburuz, datorren aste amaieran jakingo da salaketa auziaren berri gehiago.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco señala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea