Jorge Uruñuela atxilotua, 16 urteko espetxe zigorra betetzeko
BARAKALDO
Jorge Uruñuela barakaldar gaztea atxilotu zuen atzo Polizia espainolak, 15.30 aldera, haren bizilekura bertaratu ostean. Uruñuela, jada espetxean egona, hamasei urteko espetxe zigorra betetzearren atxilotu dute. Barakaldoko Epaitegira eraman zuten eta, segidan, Basaurin kartzelatu.
Joan den astean Endika Abad barakaldarra, Uruñuelarekin batera epaitua, atxilotu eta espetxeratu zuten. 2005eko uztailean epaitu zituzten, beste bi gazterekin batera, eta nabarmentzekoa da epaiketatik itzultzean Irantzu Abad, Uruñuelaren neska-laguna, larri zauritu zela auto istripu batean.
|