GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-22
Josu Diaz de Heredia, 20 urte preso eta azken bostak Jaenen guztiz bakartuta
Josu Diaz de Herediak hogei urte bete dituela preso gogorarazi eta salatu zuten atzo. Espetxeratu zutenetik hona, gutxienez zortzi gose-greba egin dituela eta azken bost urteak Jaengo kartzelan guztiz bakartuta eman dituela adierazi zuten. Bere egoera espetxe politikaren beste adibide «garbi bat» dela gaineratu eta bertan behera utz dezatela eskatu zuten. Gainera, biharko eta ostiralerako zenbait ekitaldi antolatu dituzte, hala nola, bertso saio bat eta kalejira bat.

GASTEIZ

Josu Diaz de Heredia gasteiztarraren egoera salatu zuten atzo prentsaurrekoan. 20 urte daramatza preso. 1986tik hona hainbat espetxetan egon da sakabanatuta: Carabanchelen, Herre- ra de la Manchan, Alcala-Mecon, Malagan, Almerian eta Jaenen. Azken bost urteak, gainera, moduluan bakarturik eta beste euskal presoekin harremanik izan gabe pasatu dituela nabarmendu zuten. Atxiloketa ondoren, 1986ko otsailean, inkomunikatuta egon dela eta torturatu dutela gogorarazi zuten.

Diaz de Herediak bizitakoa indarrean dagoen espetxe politikaren «beste adibide argi bat» dela plazaratu zuten. Helburua presoak «xantaia politikoa egiteko baliatzea» dela esan zuten.

Argi utzi zuten ezin dela konponbideaz eta bakeaz mintzatu sakabanaketa mantentzen duten bitartean eta presoen bizi-baldintzak egunetik egunera gogortzen ari diren artean.

Ezinbestekotzat jo zuten preso politiko guztiak Euskal Herrira ekartzea eta dagozkien eskubideak errespetatzea. Hala, Madrilgo eta Parisko gobernuei politika hori desagertzeko exijitu zieten. EAJri, berriz, «hitzetatik ekintzetara» pasatzeko eta jarreraz alda dezala eskatu zioten. Talde politiko hori sakabanaketaren «bultzatzaileetariko bat» izan zela kritikatu zuten.

Horrez gain, zenbait ekimen iragarri zituzten. Biharko, bertso saioa, 20.30ean, Gasteizko gaztetxean. Igor Elortzak, Sustrai Colinak, Fredi Paiak, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek esku hartuko dute. Ondoren, Jazz Malatu taldeak joko du. Ostiralean, kalejira izango da 20.30ean, Andra Mari Zuriaren plazatik. Ekitaldian Aitor Durani eta Carlos Torrecillari ongietorria egingo diete. Ondoren, herri afaria egingo dute. Bestetik, atzo Arrasaten 46 lagun mobilizatu ziren presoen alde.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco señala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea