GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-03-22
Irujo: "Aimar da txapelduna, eta presioa berak izango du"

BILBO

Giro ezin hobea eta barre asko izan ziren atzo BBK-k Bilbon duen egoitzan egindako Buruz Burukoaren aurkezpen ekitaldian. Fernando Gońi izan zen bertaratu ez zen pilotari bakarra. Beste hamazazpiak han izan ziren.

Puntualtasun handiz ekin zioten ekitaldiari. Ohi bezala, Josetxo Lizartza kazetariak egin zituen aurkezle-lanak. Iazko Buruz Buruko Txapelketako irudi batzuk ikusi ostean multzoak zehazteko zozketa hasi zuten. Tentsioa sumatzen zen pilotarien artean, eta Lizartzak isiltzeko ere eskatu behar izan zien txantxetan.

Bolak irten ahala hasi ziren egiten lehenengo adierazpenak. Kokaren izena izan zen ateratzen aurrena. «Eulateren aurka», oihukatu zuen pilotariren batek. Baita asmatu ere. Hurrengo bola taldea zehazteko zen. «Koka eta Eulateren artekoa C multzora», esan zuen Lizartzak. «Belokiren multzora!», erantzun zion bizkor Kokak harrituta. «Aurten finalerdietara erraz sartuko naiz, bada», gaineratu zuen barrez Altzakoak.

Beste hamaika kontu entzun ziren pilotarien artean. Zein baino zen xelebreagoa. Ondoren, kazetarioi galderak erantzuteko unea iritsi zen. Faborito argirik ikusten ote duten galdetuta, gehienek izen bi eman zituzten, Olaizola II.arena eta Irujorena, baina beste batzuk ahaztu barik.

«Binakakoa pixka bat nekatuta amaitu dut, baina orain aste bi baditut atseden hartzeko. Buruz Burukora fresko iristea izango da garrantzitsuena, eta oraindik badut hilabete eta erdi», azaldu zuen iazko txapeldunak, Olaizola II.ak. «Ez dut multzo errazik ikusten. Txapelketa hau exijenteena da, eta edozein iristen dela ere, ez da erraza izango», esan zuen.

«Zorionekoa izan naiz, maiatzaren 7a arte ez baitut partidarik jokatuko. Gauzak ondo egiteko gogoz nago, baina orain, astebete atseden hartuko dut, eta gero hasiko naiz entrenatzen», aipatu zuen Martinez de Irujok. «Aimarrek txapela defendatu behar du eta presioa berak izango du. Hala ere, txapelketa oso parekatua izango dela uste dut», erantsi zuen. Hiru urtean seigarren finala jokatuko ote duen galdetuta, gustatuko litzaiokeela, baina pausoz pauso joan behar dela erantzun zuen.

Berarekin batera Binakako txapelketa eskuratutako Eulatek Koka izango du aurkari final-hogeita hamabirenetan. «Aurrelari baten aurka aritzea tokatu zait, eta lan asko egin beharko dut. Zaila dudala badakit, baina partida ona egiten saiatuko naiz», azaldu zuen. «Orain sake batzuk egin eta tantoak nola amaitu entrenatuko dut», aipatu zuen.

Oier Zearrak buruari buelta asko eman dizkiola onartu zuen. «Aurkari zaila tokatu zait, baina itxura ona ematen saiatuko naiz. Beloki eta Barriola behetik datozenez gero, aurkari gogorrak dira», azaldu zuen banakakoari buruz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco seńala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea