GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-22
Casanova: «Euskaldunek milaka urte daramagu nazio eraikuntzan»

MADRIL

Ekineko kide izatea eta antolakunde horretan ekonomiaz arduratzea leporatzen dio fiskalak Iker Casanova Barakaldoko gazteari. Horrek akusazioa ezeztatu zuen atzoko deklarazioan, eta bere herriko Herri Batasuneko, Euskal Herritarretako eta Batasuneko militante izan dela argitu zuen; hain zuzen, 1998tik 2002ra ­atxilotu zuten unea­ koordinatzaile lanak egin zituela.

Casanova ez zuten Ekinen kontrako operazioan atxilotu, 2000ko irailean ­aipatu ere ez zuten egin autoan­, baizik eta 2002ko irailean, Bilboko manifestazio erraldoiaren karietara Baltasar Garzonek ekimen horren aurka egin zuenean.

Ekinen sorreraren berri izan zuela adierazi zuen Casanovak bere abokatu Aitor Iberoren galderei erantzun zienean ­fiskalari ez zion erantzun, esan zuenez, beren militantzia eta ideologia epaitzen ari delako auzian­, nahiz eta sorrera horretan ez zuen parte hartu.

«Ez ninduen harritu eraikuntza nazionalaren alde lan egiteko erakunde bat sortzeak ­azaldu zion epaimahaiari­, Euskal Herrian horren alde lan egin baita azken hamarkada eta mendeetan». «Erromatarrek ere Euskal Herria aipatzen zuten kroniketan; beraz, esan liteke, modu batera edo bestera, euskaldunek milaka urte daramagula nazio eraikuntzan», gaineratu zuen barakaldarrak.

Bere iritzirako, Ekin KASen ordezkoa ez dela azaldu zuen Casanovak, «desberdinak direlako egituran eta lan ildoan». Herritarren Batasunean egindako lana oinarri hartuta, erabat ukatu zuen Ekinek haren gaineko kontrol lanik egiten zuela. Alderantziz, talde abertzalearen erabakiak bileretan eta «modu gardenean» hartzen zituztela nabarmendu zuen. Batzar horietan, Ekineko militanteek parte hartzen zutela azaldu zuen, bai eta ezker abertza- leko beste antolakundeetako ordezkariek ere.

«Auzo-elkarteko kideek, jubilatuen elkarteko presidenteek, eta beste hainbat herritarrek ere parte hartzen zuten», gaineratu zuen, eta adierazi zuen denek pertsonalki egiten zutela, besteak konbentzitu nahian, baina inoiz ez ezer inposatzeko asmoarekin.

«Inork ez du kontrolatzen»

Akusazioak, idatzietan, Casanova kale borrokarekin lotzen saiatzen dira, nahiz eta hura ez duten horregatik inoiz inputatu edo atxilotu. Onartu zuen, dena den, ekinbidea luze ikertu eta aztertu duela, eta horren gaineko hitzaldietan ere parte hartu duela ­besteren artean, gaur egungo Auzitegi Goreneko epaile batekin­.

Horiek hala, bere ezagutzatik adierazi zuen kale borroka ez dela inork zuzendu edo kontrolatzen duen fenomeno bat, baizik eta gizartean oso hedatuta dagoen ezinegonaren isla, bat-batean antolatzen dena. Kale borrokan jarduten dutenek ezker abertzalearen hausnarketa ideologikoarekin bat egiten dutela gaineratu zuen, baina horren antolakuntza eta lan moldeak ez direla nahikoak eraba- kitzen dutela. Horregatik, beste bide batzuk hautatzen dituztela esan zuen, inoren zuzendaritzari erantzun gabe.

Patxi Gundinek hartu zion lekukoa Casanovari, eta hark ere Ekin sortzeak ETA erakundearen irizpideari erantzuten ziola ukatu zuen. Ekineko militante moduan Santutxun jardun zuela azaldu zuen, eta bere lana kulturaren arloan egin zuela nabarmendu.

Antolakunde hori herrietako kultura-eredu euskalduna eta parte-hartzean oinarritutakoa bultzatzeko xedearekin jaio zela adierazi zuen, eta ezkertiarrak izanik, balio aurrerakoiak transmititzeko.



Las frases
Ruben Nieto

«He formado parte del Colectivo de Presos Políticos Vascos en momentos diferentes, y he encontrado en las cárceles más dignidad que en muchos parlamentos»

Ruben Nieto

«El ámbito de la comunicación es un marco de pelea, porque para muchos medios Euskal Herria ni siquiera existe»

Xabier Balantzategi

«Ekin no tenía relación con KAS, se puede decir que era un experimento original»

Xabier Balantzategi

«Cómo no voy a ayudar a un amigo a pagar una fianza para que no pase ni un día más en prisión. Es algo lógico, de cajón»

Iker Casanova

«Hoy, en Francia está ardiendo medio país, pero a nadie se le ocurre encarcelar a los dirigentes sindicales por ello»

Patxi Gundin

«La cultura tiene una importancia estratégica para un pueblo, es una cuestión de vida o muerte en la construcción nacional. Nosotros apostamos por un modelo euskaldun, popular y participativo»


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Presoen auziaren gakoa herriak dauka
Jendartea
El agua seguirá sin ser un derecho humano
Euskal Herria
El Centro Cultural Andaluz dice sí al EHNA
Ekonomia
El CES Vasco señala que es «ineficaz» la intermediación laboral del INEM y Langai
Mundua
El Estatut catalán sale de la Comisión Constitucional con menos apoyos
Kultura
Ainhoa Arteta: «Manon va a ser uno de los roles emblemáticos de mi carrera»
Euskal Herria
«Más que de una mesa, la solución vendrá de los ciudadanos vascos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea