GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-26
Esperantzaz beteriko une gogorrak
«Esperantzaz beteriko une gogorrak». Etxerat-en ahots ezagunenetarikoa den Estanis Etxaburuk 2005. urteari dagokion balantzea egiterakoan erabilitako esamoldeak era argian marrazten du 700 bat gizon eta emakumek osatzen duten Kolektiboak eta haien senitarteko eta lagunek, une latzenetan ere, prozesuan aurre egiteko erakutsi duten kemena. Gaur Biarritzen egingo dute hausnarketa.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) lehenengo unetik sostengua adierazi zion Anoetan aurkezturiko kon- ponbide proposamenari. Era berean, egun 700 bat gizon eta emakumek osatzen duten gizataldeak atxikimendua adierazi zion 55 eragilek adostutako konponbide demokratikoaren aldeko oinarrizko hitzarmenari, eta elkarrizketa mahaia sortzeko egitasmoari. Benetako bakearen bidean eginiko horiek eta beste ekimen batzuk ­bere agiri guztietan behin eta berriro aldarrikatu du Kolektiboak presoen estatus politikoa konponbidearen aldeko prozesuan berdintasun egoeran parte hartu ahal izateko­ egoera lazgarrienetan ere beren baitan izan dituzte euskal presoek.

Esperantzaz beteriko garaiak iragartzen zirenean, euskal presoek eta euren senitarteko eta lagunek etengabeko jazarpenak pairatu behar izan dituzte. Anoetako proposamenaren lehen urteurrenaren atarian, Jose Anjel Altzuguren hilik aurkitu zuten Soriako espetxeko ziega batean. Berako zinegotzi ohiaren heriotzak saminez bete zuen beste behin ere presoen eskubideen alde jarduten duen gizarte multzo zabala. Ondorengo egunetan izan ziren mobilizazio zein adierazpenek presoen sakabanaketa euskal gizartearen borondatearen aurka eginiko politika dela argi utzi zuten.

Paris zein Madrilgo gobernuen interesen arabera moldatutako espetxe politikaren inguruan adostasun zabala dago, eta euskal presoen eskubideak murrizteko harturiko neurri sorta bakoitzak akordio esparrua zabaltzeko balio du. Horren adierazle, Ibaetan abiatutako hausnarketak utzitako uzta. «Esku- bideak bermatzeko, konponbidea sustatzeko» lelopean gizartearen aurrean iazko azaroan plazaratutako manifestuaren bidez, «sakabanaketa preso daudenekiko zein euren senide eta inguru sozial eta politikoarekiko mendekuan eta xantaian sustraitutako erabaki politikoetan oinarritzen» dela adierazi zuten hogeita hamar eragilek baino gehiagok.

Estatus politikoa aitortzea

Horrez gain, euskal presoei dagozkien eskubideak ­hala nola, tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko eskubidea; osasun eskubidea; komunikazio eskubidea; hizkuntz eskubidea; hez- kuntza eskubidea­ bermatzeko irmoki exijitu zuten. Gizatasun aldarrikapenen gaindi, aipaturiko eragileek beren egin zuten EPPK-k konponbide demokratikoa ahalbidetzeko prozesuan parte hartzeko egiten duten eskaera. Horren harira, «Euskal Preso Politikoen Kolektikoak izendaturiko Mintzakidetzaren aitortza, Presoen Kolektiboak gainerako eragileekin harremanak izateko askatasuna eta euskal gizartean eztabaida eta erabaki guneetan parte hartzeko aukera eta askatasuna» aldarrikapenekin bat egin zuten.

Bere konpromisoa gizarte aurrean hartzeaz gain, kaleetan adierazteko ere apustua egin zuen Ibaetako Foroak, eta, beste behin ere, euskal gizarteak erantzun zabala jaso zuen Bilbon egin zen manifestazioan. Joan zen urtarrilaren 7an Bizkaiko hiriburuko karriketan bildutako jendetzak ­41.000 herritarrek baino gehiagok parte hartu zuen­, hilabete batzuk lehenago gehiengo sindikalak Arriaga antzokian egin zuen bezala, presoen auzia giltzarri dela argi erakutsi zuen. Geroztik, prozesu politikoari begira, presoen ekarpena funtsezkoa dela jabeturik, milaka herritarrek konpromiso iraunkorra adierazi dute hilaren azken ostiraletan egiten diren elkarretaratzetara zein presoen eskubideak babesteko balio duen edozein ekimenetara joanda.

Hori baita Etxerat-en eta oro har presoen eskubideen alde egiten dutenen erronka nagusia: konpromisoak denboran irautea eta iraunkor bilakatzea. Are gehiago, kontuan izanik konponbidearen prozesua hurbilduko den heinean presoen auzia erabiltzeko saioak areagotuko direla. Aringarrien aplikatzea aldatzearen bidez bizitza osorako zigorra ezartzeko Auzitegi Goren espainolak aurki hartu zuen erabakiak ezerk baino hobeto frogatzen duenez, edota Igor Angulo eta Roberto Sainzen heriotzek merezi zuten erantzun zabalari bizkarra emanez urrunketa politika sakonduta eginiko azken espetxe aldaketek agerian utzi dutenez, balizko negoziazio prozesuari begira estatuek bahituak gordetzen dituzte. Munduan izan diren prozesu guztiek, hamaika giltza jarrita ere, kartzela atariak zabaltzen direla argi utzi duten arren.

Honetaz guztiaz hausnarketa egiteko bilkura dute gaur senideek Biarritzen. Premiazko bilkura, ETAren ekintza armatuen etenaldiaren aurretik deitua. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Adams anima por carta a Zapatero a aprovechar la ocasión y le ofrece ayuda
Euskal Herria
El día que Euskal Herria tomó la red de redes
Kirolak
El Athletic tumba a un flojo Osasuna
Ekonomia
La industria auxiliar vasca de la Automoción depende de decisiones de las multinacionales
Mundua
«Si las empresas europeas van a Africa, ¿por qué no nosotros a Europa?»
Euskal Herria
«Ahora hace falta una iniciativa permanente por los derechos de Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea