GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-03-26
SNCFren aurkako protestak berrartuko dituzte demoek
«SNCFk euskararen aldeko ekintza zehatzik egiten ez duen bitartean, euskara zapaltzen duen trenik ez dugu onartuko Euskal Herrian». Era horretara jakinarazi dute demoek trenbideetako enpresa frantsesaren aurkako beste kanpaina bat, elkarrizketaren bidezko konponketara ailegatzeko hainbat saioren ostean, ezetza baino ez dute jaso eta.

BAIONA

«Joan den udazkenetik ekintzak eten ditugu eta gatazka hau berriz ere elkarrizketaren bidez konpontzen ahalegindu gara», azaldu zuten atzo demoek. Azken saioa urtarrilean egin zuten Pirinio Atlantikoetako eta Landesetako SNCFko zuzendaritzarekin izandako bileran. Han, euskara errespetatzeko asmorik ez dutela baieztatu zutela esan zuten demoek, turista aitzakiatzat hartuta, frantsesaz gain beste hizkuntzaren bat sartzekotan, ingelesa gehitzearen alde azaldu baitziren.

Jarrera hori hartu zutela ikusita, ultimatuma eman zuten: «Ingelesa dakiten langileak eta gaztelania dakiten langileak badirela sinboloen bidez tren erabiltzaileei jakinarazten zaigun bezala langile euskaldunak ere badirela jakinarazten zaigu, edo ekintzak egiten berriz hasiko gara, eta horiek gogortu egingo ditugu». Bi hilabeteren ostean erantzunik jaso ez dutela-eta, SNCFri mezua bidali zioten atzo: «Jakin dezala parean etengabe izanen gaituela eta behar baldin bada, kanpaina honek urteak eta urteak iraunen duela». Erabiltzaileei barkamenak helarazi zizkieten kanpainak sor ditzakeen trabengatik, eta protestetan esku hartzera dei egin zieten euskaltzaleei.

Euskararen presentzia bermatzearen aldeko ekintzetan egin dieten errepresioa nabarmendu zuten, «131 atxiloketa, 97 auzipetu, 11 auzi, 59.520 euroko isunak, 14 lagun ospitalera eraman, eta lagun bat 50 egunerako espetxera kondenatua».

Bestalde, ETAren su-etenaz, armak isildu direla baina euskal herritarrek demokrazia eskasia izaten segitzen dutela nabarmendu zuten, eta desobedientzia zibileko ekintzak defendatu zituzten «eskubideak errespetarazteko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Adams anima por carta a Zapatero a aprovechar la ocasión y le ofrece ayuda
Euskal Herria
El día que Euskal Herria tomó la red de redes
Kirolak
El Athletic tumba a un flojo Osasuna
Ekonomia
La industria auxiliar vasca de la Automoción depende de decisiones de las multinacionales
Mundua
«Si las empresas europeas van a Africa, ¿por qué no nosotros a Europa?»
Euskal Herria
«Ahora hace falta una iniciativa permanente por los derechos de Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea