GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-03-26
Hirurogei komiki «Marrazkirri» erakusketan
·Ekimena komikigileen Euskal Herriko gune nagusia bilakatu nahi dute

XVII. urteurrena izango du aurtenMarrazkirri erakusketak. Komikigile ezagun eta amateurrak eremu bakar batean biltzea du xede, eta, aurten, berriz ere, parte-hartze handia izan du. Orotara, hogeita sei artistak bidali dituzte obrak, eta hirurogei bat marrazki ikusi ahal izango dira Izuran apirilaren 22a arte.

IZURA

“Hutsetik hutsera edo zerotik zerora”; hori izan da “Marrazkirri” komiki erakusketaren antolatzaileek aurtengo ediziorako parte-hartzaileei jarri dieten gaia.

Batzuentzat lantzeko zaila izan arren, parte-hartze arrakastatsua izan du berriz ere “Marrazkirri”k. Orotara, hogeita sei artista ospetsu eta amateurrek bidali dituzte obrak.

Horien artean, batzuek inspirazio handia izan dute, eta sei marrazki egin dituzte; beste batzuek, aldiz, bat bakarri egitea nahiago izan dute. Hirurogei obra ikusi ahal izango dira Izurako Haize Berri kultur etxean, apirilaren 22a arte. Artisten proposamenak gaiaren zabaltasunaren araberakoak izan dira: «Biziaren zikloari buruz aritu dira batzuk; beste batzuek, berriz, 0rekin zenbaki eta hitz jokoak egitea nahiago izan dute». Guezmer, Marko Armspach, Asisko Urmeneta, Piarres Erdozaintzi, Jon Manzisidor, Mattinen edo komikigintzaren beste egile ezagunen lanak ez ezik, guztiz amateurrak diren artistenak ere agertzen dira.

Nahasketa horrek Marrazkirriren espiritua agerian jartzen du, hain zuzen ere. Lehiaketarik ez izateaz gain, antolatzaileen helburua erakusketa marraztu nahi duen orori irekitzea da. Hala, ikastetxeetako haurrek ere parte hartzeko aukera dute urtero. Eta, aurten, Donapaleuko Leon Berard eta Donaixtiko Erdozaintzi Etxart ikastetxeetako ehun bat haurren lanak daude ikusgai.

«Guztien marrazkiak azaltzen ditugu. Halere, aurten, berezitasun bat daukagu: Jon Manzisidor artistaren argitaragabeko obrak izanen ditugu ikusgai», esan zuen kultur etxeko arduradunak. Urtero egiten duten marrazki erakusketatik at, antolatzaileek“Marrazkirri” forma artistiko horren gune nagusia bilakatzea nahi dute.

Urte askoan arrakasta txikitzen joan arren, azken bi urteotan parte-hartzea handituz joan da, eta EuskalHerri osoko marrazkilarien lanak biltzen dituzte. «Hutsune handia dago sail horretan Euskal Herrian, ez baita komiki arteari loturiko beste horrelako gunerik», nabarmendu zuen Merkapidek.

Duela hiru urte, izan ere, lekuko komikigile zenbaitek beren gain hartu zuten “Marrazkirri” erakusketa antolatzea. Ekitaldia desagertzekotan zegoela, komiki artearen benetako urteroko hitzordu nagusia bilakatzea izan zen artista horien xedea. Eta, iazko arrakastak aurrera egiteko gogoa eman zien.



Komiki ekoizpenak kaleratzeko bidean

IZURA

XVII. edizioa izango du aurten “Marrazkirri” ekimenak, eta kari horretara, ondoko urteetan bultzatzekotan diren proiektu berriak aipatu nahi izan zituzten antolatzaileek. Komikigintzaren gune nagusia izateko xedea dute, eta erakusketarekin batera beste hainbat ekitaldi bultzatzekotan dira. Guztiz finkatuak ez izan arren, horien artean, ekoizpengintzari loturikoak aipatu zituzten. «Hutsune bat dago betetzeko. Beraz, gure nahikeria ekoizpen lan batzuk bultzatzea da. Komiki sailean gauza gutxi dago EuskalHerrian. Behar hori betetzeko egitasmo asko daukagu, baina ez dugu oraindik deus finkatua», jakinarazi zuen MarixanMerkapide Haize Berriko arduradunak. Artean dagoen beharra asetzeaz gain, komikiaren bidez transmititzen den espiritua nabarmendu nahi dute antolatzaileek: «Beharra ez da bakarrik artearena, baina espiritu aldekoa ere. Komikigileak, berez, munduko kritikari zorrotzak izaten dira. Horrek ikusle berezia erakartzen du, bai, gaztetxoak, baina baita helduak ere». Proiektuak guztiz finkatuak ez izan arren, bi urte barru, Marrazkirrik XX. urteurrena izango duela gogorarazi zuen Merkapidek. «Ordurako zerbait ateratzekotan gara», adierazi zuen. Horrekin batera, “Marrazkirri” erakusketa ibiltaria antolatzeko asmoa daukate. Beste egitasmoen artean, kanpoko komikigileekin trukaketak egin nahi dituzte. «Heldu diren urteetan gogoetatuko ditugu horiek guztiak. Halere, horiek guztiak egiteko ahalak behar dira, eta gutxi ditugu», bukatu zuen esaten Merkapidek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Adams anima por carta a Zapatero a aprovechar la ocasión y le ofrece ayuda
Euskal Herria
El día que Euskal Herria tomó la red de redes
Kirolak
El Athletic tumba a un flojo Osasuna
Ekonomia
La industria auxiliar vasca de la Automoción depende de decisiones de las multinacionales
Mundua
«Si las empresas europeas van a Africa, żpor qué no nosotros a Europa?»
Euskal Herria
«Ahora hace falta una iniciativa permanente por los derechos de Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea