GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-03-26
Erakunde gehiago eratu ditu Saharan Marokoko erregeak
·Mohamed VI.ak esan du ezin dela bete Nazio Batuek egin zuten bake plana

Saharar herritarren protesta-ahalegin guztiak isilarazi ostean, «hegoaldeko probintziak» lasai asko bisitatu ditu Mohamed VI.a Marokoko erregeak. NBE Nazio Batuen Erakundeko bake plana betetzerik ez dagoela esan du eta berak proposatzen duen autonomiaren bidea ezarri du.

AAIUN

Azken finean, egia besterik ez du esan erregeak, ezin baita NBEk egin zuen bake plana bete indar okupatzaileak bere statusa aldatzeko premiarik ikusten ez badu. Eta ez dirudi Marokoko erregimena inork estutzen duenik.

Esaterako, AEBek adierazi dute «irtenbide errealista» aurkitu behar dela gatazka konpontzeko. David Welch Ekialde Hurbileko Gaietarako Estatu idazkariak egin zituen adierazpenok ostiral gauean, eta MAP Marokoko informazio agentziak zabaldu zituen. Washingtonek «errealista» esaten duenean, berari gehien komeni zaiona esan nahi du.

«Marokok zer aurkezten duen ikusiko dugu eta hortik abiatuta erabaki beharko da aurrera nola egin», esan zuen estatubatuarrak. Welchek ez zuen ezkutatu Washingtonen eta Rabaten arteko harremanak ezin hobeak direla gaur egun, eta nabarmendu zuen Afrikako herrialdeko agintariekin sinatu berri duten Merkataritza Libreko Ituna arabiar munduko herriekin sinatutako lehenengoetakoa dela.

Mohamed VI.ak, Washingtonen oniritzia duela jakinik, bere egitasmoarekin, hau da, autonomia proiektuarekin, aurrera jarraitzen du.

Autonomia proiektua

Atzo bukatu zuen lurralde okupatuetara egindako bisita. Aaiunen atzo egin zuen ekitaldian, CORCAS Saharako Gaietarako Errege Kontseilu Aholku-emaileko kideen izenda- penari oniritzia eman zion. Kide horiek ­guztiak Rabaten gustukoak­ diseinatuko dute autonomia proiektua, erregeak esan zuenez. Marokoko alderdi politikoek epe bat izango dute beren proposamenak egiteko.

Hala ere, sahararrekin batera autodeterminazio eskubidearen alde egiten duenik badago oraindik. Aldebaziz Bouteflika Aljeriako presidenteak eta Thabo Mbeki Hegoafrikakoak horixe gogorarazi zuten ostiralean Aljerren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Adams anima por carta a Zapatero a aprovechar la ocasión y le ofrece ayuda
Euskal Herria
El día que Euskal Herria tomó la red de redes
Kirolak
El Athletic tumba a un flojo Osasuna
Ekonomia
La industria auxiliar vasca de la Automoción depende de decisiones de las multinacionales
Mundua
«Si las empresas europeas van a Africa, ¿por qué no nosotros a Europa?»
Euskal Herria
«Ahora hace falta una iniciativa permanente por los derechos de Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea