GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-26
- Top 14
Ongi ez jokatu arren, garaipena Biarritzentzat

CLERMONT 6

BIARRITZ 16

BIARRITZ

Biarritzek berriro ere garaipena lortu zuen, eta ez dirudi inor gai izango denik zuri-gorriak sailkapeneko lehen postu horretatik kentzeko. Atzo ez zuten partida handi horietakoa egin, baina irabazi zuten, eta azkenean garrantzitsuena hori da. Oraingo helburu nagusia finalerdiak jokatzeko txartela eskuratzea da, eta badirudi txartel hori gero eta gertuago dagoela.

Birritzek bizi-bizi ekin zion partidari, eta bosgarren minuturako aurretik zen markagailuan, Dupuyk izan zuen lehenengo aukera alferrik galtzen ez baitzuen utzi, eta berak gauzatutako zigor-kolpeari esker, aurretik jarri zituen euskaldunak.

0-3 aurretik jartzeak ez zituen gauzak batere aldatu, eta lanean jarraitu zuten, eta horrela hamabigarren minutuan Bobok entsegua egin zuen. Dupuyk transformatu zuen. Partida hasi besterik ez zen egin, eta 0-10 aurretik ziren markagailuan.

Horrelako emaitza alde izanda, jokoa apur bat etxekoen eskuetan utzi zuten, baina atzean sendo zebiltzan, eta Clermonteko jokalariak ezin ziren entsegu marra ingurura heldu. Hala ere, zigor bat atera ahal izan zuten, eta horri esker, emaitza murrizteko modua egin zuten.

Hala ere, partida lehen zati horretan geratu zen erabakita. Atsedenera joan aurretik, Dupuyk beste zigor-kolpe bat gauzatu zuen, eta horrekin 3-13koa jarri zuen markagailuan, eta emaitza horrekin joan ziren atseden hartzera.

Bigarren zatia, sobera

Bigarren zatia sobera egon zen, bi taldeetako inork ez baitzuen aparteko ezer egin. Clermontek asko zuen jokoan, lehendabiziko lau postuetara hurbiltzeko atzo irabaztea ezinbestekoa zuen. Hark izan zuen norgehiagokaren jabetza, baina ez zuen aparteko arazorik sortzen zuri-gorrien atzeko aldean.

Minutuak aurrera zihoazen, eta garbi zegoen puntuek Euskal Herrirako bidea hartuko zutela. Azkenean, bigarren zati horretan talde bakoitzak zigor-kolpe bana egin zuten, eta garaipena Biarritzentzat izan zen.

Atzokoa pasatuta, lapurtarrek Europako Kopan dute burua, datorren igandean Donostian neurtuko baitira Saleren aurka. Horrekin pentsatuz, atzo jokalari batzuek atseden izan zuten, igandean galtzen badute, Europatik kanpo geratuko baitira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Adams anima por carta a Zapatero a aprovechar la ocasión y le ofrece ayuda
Euskal Herria
El día que Euskal Herria tomó la red de redes
Kirolak
El Athletic tumba a un flojo Osasuna
Ekonomia
La industria auxiliar vasca de la Automoción depende de decisiones de las multinacionales
Mundua
«Si las empresas europeas van a Africa, ¿por qué no nosotros a Europa?»
Euskal Herria
«Ahora hace falta una iniciativa permanente por los derechos de Euskal Herria»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea