- Aviron
Avironek urteko partidarik erosoena izan du
·Zuri-urdinek puntu gehigarria ere lortzeko modua egin dute
AVIRON 43
TOULON 16
BAIONA
Avironek ez zuen hutsik egin, eta lor zitzakeen puntu guztiak egin zituen. Alde batetik, garaipenak ematen dituen laurak, eta gutxienez bost entsegu egiteagatik dagoen puntu gehigarria ere bai.Bigarren aldiz neurtu ziren atzo Baionan Aviron eta Toulon aurtengo denboraldian. Lehenengoan, Europako lehiaketan izan zen, eta atzo, Ligan, baina bietan ere garaipen erraza lortu dute zuri-urdinek, frantziarrak baino askoz ere hobeak izan baitziren. Lehen oren laurdenean Toulongo jokalariek etxekoei eusteko modua egin zuten. Dourthek aurreratu zituen zuri-urdinak, baina kanpotarrek berdindu egin zuten, biak ere zigor-kopeei esker. Hortik aurrera, ordea, euskaldunak askoz ere gehiago izan ziren, eta azkenean bi entsegu egin zituzten atsedenera joan aurretik. Lehen zatian alde dezentea izan izan zen, eta bigarrengoan askoz ere handiagoa izan zen. Avironek ez zuen garaipena bakarrik nahi, puntu gehigarria ere nahi zuen, hemendik aitzinera duen egutegia ez baita oso samurra, eta horren bila joan zen taldea. Azkenean beste lau entsegu egin zituen, eta amaieran garaipen ederra lortu ahal izan zuen.
|