- Berezkoak
Ozafrain eta Ezkurra II.a berriro ere aurrez aurre izango dira
Ozafrain eta Ezkurra II.a berriro ere aurrez aurre izango dira
DONOSTIA
Berezkoen Binakako lehenengo finalerdia jokatuko dute gaur arratsaldean, Baigorrin, 17.00etan. Bertan, Etxeberri-Ozafrain Idiart-Ezkurra II.aren aurka neurtuko dira.Finalerdia izateaz gain, partida horrek badu bereizgarri bat ere, berriro ere aurrez aurre izango baitira Patric Ozafrain eta Paxkal Ezkurra. Bi pilotari horiek orain dela bi aste neurtu ziren Bakarkako finalean, eta gaur Binakako finalerdian izango dira. Orduan Ezkurra nagusitu zen, baina norgehiagoka horrek ez du harekin zer ikusi handiegirik izango, hau binaka izango baita, eta Etxeberrik eta Idiartek ere zer esana izango baitute. Hori bai, ez dago faborito garbirik, bi bikoek itxura ederra eman baitzuten final-laurdenetako partidan.
|