- Binakakoa
Arretxe II.ak eta Beginok erraz lortu dute Bigarren Mailako Txapelketa
LARRALDE - ARIZMENDI 12
ARRETXE II - BEGINO 22 DONOSTIA
Iker Arretxek eta Haritz Beginok Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuten atzo, finalean Larralde eta Arizmendi 22-12 mendean hartuta. Asegarceko bikoteak ez zion Aspekoari aukerarik eman, eta partida hasieratik bere nagusitasuna erakutsi zuen. Begino izan zen neurketako protagonista nagusia. Auzako atzelariak pilotakada latzak eman zituen, eta Arizmendiri bizkarra erakutsi zion denbora guztian. Nafarrak txapelketa biribila jokatu du, eta atzo ere lau tanto egin zituen. Bere aurrelariak, Arretxe II.ak, aldiz, partida serioa jokatu zuen, eta tanto askorik egin ez bazuen ere defentsan ondo aritu zen. Aspeko bikoteak, ostera, oso bestelako neurketa jokatu zuen. Larralde makal aritu zen aurreko koadroetan, eta urduritasunak jota huts gehiegi egin zituen. Thierry Arizmendi, berriz, ondo aritu zen, eta Beginoren mendean egon bazen ere, partida txukuna jokatu zuen.
|